Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

afar (corpusean ez dago; ETCn 32 agerraldi) izlag/iz Afarrekoa, Afarri dagokiona; Afarreko biztanlea.

Egun batzuk mendian pasa ondoren, bazen garaia afarren lurraldean sartzeko; sabanen, gameluen eta kalashnikoven eremua. ETC-prentsa   Berria, 2008-06-14

Ekonomiari dagokionez, Brasileko kapaioak ehizatik bizi dira, Etiopiako afarrak artzaintzatik, Filipinetako kalingak txandakako nekazaritzatik eta Andeetako ketxuak, azkenik, nekazaritza sedentariotik. ETC-prentsa   Berria, 2008-12-09

Horiez gain, 45 etnia txikitik gora biltzen dituen Hegoaldeko Nazioen, Nazionalitateetan eta Herrien Eskualdea dago, eta beste zenbait talde ere geratzen dira kategorizazio horietatik kanpo (harariak, afarrak, somaliarrak eta abar). ETC-prentsa   Berria, 2018-12-30

Afarrera edo afar hizkuntza Afar izen bereko herriaren hizkuntza da. Herri hau hiru estatutan bauta dago: Etiopia (ekialdeko Afar eskualdea), Djibuti (mendebaldea) eta Eritrea (ekialdea). ETC-entziklopedia   Afarrera, Wikipedia

Assal aintzira Djibutiko Tadjourah Eskualdearen hegoaldean dagoen krater aintzira Sakonune endorreiko endorreiko bat da, afar herriaren lurraldean. ETC-entziklopedia   Assal aintzira, Wikipedia

Afrikako Adarrean ere erabiltzen dute dhotia, gehienbat somaliar etnia somaliar eta afar etnietakoek. ETC-entziklopedia   Dhoti, Wikipedia

Somaliar eta afar herriak, Arabiarekin beti harreman estuak izan dituztenak, Islamaren eragina jaso zuten Afrikako lehenetakoak izan ziren. ETC-entziklopedia   Djibuti, Wikipedia

Saho hizkuntza Eritrea Hegoaldeko eta Etiopiako Tigray eskualdeko mintzaira kuxitikoa da, afar hizkuntzaren taldekoa. ETC-entziklopedia   Saho hizkuntza, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus