Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Horrela, lau "plaza" antolatu ditu: idiofonoak, menbrafonoak, kordofonoak eta aerofonoak. ETC-prentsa Egunkaria, 2002-01-29
Instrumentu gehienak beheko solairuan kokatuko dira eta jotzen diren moduaren arabera sailkatuko dira: idiofonoak, menbranofonoak, kordofonoak eta aerofonoak. ETC-prentsa Argia, 2002-03-03
Eta etorri dira, birtuosoak: 4 Kontrabaxu, 6 biolontxelo, 8 altu, 20 biolin (9 bigarren, 10 lehen, eta solista bat), 12 aerofono (zehar flauta, oboe, tronboi, adar) eta 2 perkusio jole (2 metroko bonbo batekin!). ETC-prentsa Argia, 2016-03-13
Bi aretotan daude banatuta: "Batean, aerofonoak edo haizezkoak eta menbranofonoak daude, eta, bestean, kordofonoak eta iriofonoak. ETC-prentsa Gipuzkoako Hitza, 2017-01-13
Leon Bilbaoren eszenak Euskal Herriko beste aerofono herrikoi bat aurkezten digu: alboka. ETC-zientzia, zuzenbidea Basker. 1960ko hamarkadako euskal kulturari buruzko suediar dokumentalak, Argibel Euba Ugarte, EHU/UPV, 2016
Haize instrumentuak (aerofonoak) aire gorputz bat bibraraztean hotsa ematen duten soinu-tresnak dira. ETC-entziklopedia Haize instrumentu, Wikipedia
Antzinako tronpa hauen herentzia, Erdi Aroan egin ziren metalezko aerofonoak dira, tronpeta eta sakabutxeak bezala, azken hauek, tronboiaren aurrekariak. ETC-entziklopedia Metalezko haize instrumentu, Wikipedia
Txanbela dultzainaren antzeko Euskal Herriko musika tresna aerofono tradizional bat da, bereziki Zuberoan jo izan dena. ETC-entziklopedia Txanbela, Wikipedia
Haize-instrumentuei aerofono ere deitzen zaie. ETC-entziklopedia Txikipedia: Haize instrumentu, Wikipedia