Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

adsorbatu, adsorba(tu), adsorbatzen (corpusean ez dago; ETCn 271 agerraldi; orobat absorbitu ETCn 80 agerraldi; Euskaltzaindiaren Hiztegian absorbatu agertzen da) du ad isurkari edo solido batek bere azalean lurrunak, gasak, likidoak edo solido disolbatuak jaso. ik adsorbitu.

Adsortziozko metodoetan bi substantzien arteko elkarrekintzak baino gehiago, adsorbatzen duenak eskaintzen duen gainazala da garrantzitsuena, eta horregatik nanoporoak dituzten adsorbatzaileak erabili ohi dira. ETC-prentsa   Berria, 2014-05-08

Oxigeno atomikoa adsorbatu duen grafitozko gainazal bat berotuz gero, esaterako, karbono monoxidoa askatzen da. ETC-zientzia, zuzenbidea   Kimika fisikoa, Askoren artean, EHU, 2006

Bestalde, ontziaren materialak ez du aromatizatzailea adsorbatu behar, eta, gainera, hermetikotasuna bermatzeko eta aromatizatzailea lurrundu ez dadin ziurtatzeko moduko itxitura bat izan behar du. ETC-zientzia, zuzenbidea   Forma farmazeutikoak, Askoren artean, EHU, 2007

Denbora-tarte horretan, malutek adsorbatu egingo dute materia organiko disolbagarria, eta material disolbagarri horren parte bat mikroorganismoen zelula-material bilakatuko da. ETC-zientzia, zuzenbidea   Mikroorganismoen biologia , Askoren artean, EHU, 2007

Proteina batzuek, tantetan adsorbatu ondoren, mintz bat eratzen dute tanten inguruan eta, hala, fasearteko tentsioari eragin gabe, emultsioak egonkortzera iristen dira. ETC-zientzia, zuzenbidea   Sistema farmazeutikoen oinarrizko ezaugarriak eta eragiketak, Askoren artean, EHU, 2007

Urak birgaitzea: hondakin-ur birgaitu edo araztuetatik abiatuta, iragazi eta adsorbatu egiten dira urak. ETC-zientzia, zuzenbidea   Eraikinetako instalazioen kalkuluak eta oinarrizko arauak, Askoren artean, EHU, 2008

Gas- edo likido-fasean dauden molekula erreaktiboak adsorbatu egiten dira katalizatzailearen gainazalean, eta han, elkarrekintzaren bat gertatzen da erreaktibotasun kimikoaren abiadura handitzen duena. ETC-zientzia, zuzenbidea   Materialen zientzia eta ingeniaritza, Askoren artean, EHU, 2011

Material honek dituen zuntz estu eta luzeak biriketara hel daitezke, bertan adsorbatu eta arnasketan arazo larriak eragiten ditu. ETC-zientzia, zuzenbidea   Ingurumen-kutsaduraren analisia, Askoren artean, UPV/EHU / UEU, 2014

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus