Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

adrenergiko (corpusean ez dago; ETCn 60 agerraldi) izond adrenalinari dagokiona.

Asma aztertzerakoan, batik bat, miaketa fisikoa, krisialdi kopurua, intentsitatea, gauean edo ahaleginarekin den, beta adrenergikoaren beharra, espirometriaren emaitzak... ETC-prentsa   Berria, 2009-05-12

Desoreka adrenergiko-kolinergikoa ere aipatzen da, sistema parasinpatikoaren nagusigoarekin. ETC-zientzia, zuzenbidea   Nortasunaren nahasteen etiologia eta tratamendua, Mikel Haranburu, Marian Soroa, Joana Esteve, Nekane Balluerka, Arantxa Gorostiaga, UEU, 2011

Adrenalina erabiltzen duten neuronei adrenergiko deritze, entzima bat dute eta noradrenalina adrenalina bihurtzen dute. ETC-zientzia, zuzenbidea   Giza histologia orokorra, Iker Badiola / Edurne Alonso, UEU, 2015

Fenilefrina: alfa 1 agonista adrenergiko bat da. ETC-zientzia, zuzenbidea   Anestesiako eskuliburua, Askoren artean, EHU/UPV, 2016

Biribilkatu eta okertu egiten dira hodiak; inguruak ehun konektibozko kapsula bat izaten du, eta nerbio-zuntz adrenergiko eta kolinergiko asko. ETC-zientzia, zuzenbidea   Giza histologiari buruzko eskuliburua odontologiako ikasleentzat, Francisco Jose Saez / Iker Badiola, EHU/UPV, 2018

Fenilefrina agonista adrenergiko selektibo bat da (hau da, hartzaile adrenergikoak modu selektiboan estimulatzen ditu), nagusiki aringarri gisa eta begi-ninia luzatzeko eta presio arteriala areagotzeko agente gisa erabiltzen dutena. ETC-entziklopedia   Fenilefrina, Wikipedia

Feokromozito izeneko zelula adrenergiko eta noradrenergikoen hiperrazkundeak sortua. ETC-entziklopedia   Feokromozitoma, Wikipedia

Sistema adrenergiko edo noradrenergiko bezala ere ezagutzen da, gorputza estres egoera batean erreakzionatzeko prestatzen baitu. ETC-entziklopedia   Nerbio-sistema autonomo, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus