Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Denok gara adikto, gauza bati ez bada, beste zerbaiti. ETC-literatura, saiakera Zaldi mamarroa, Ekaitz Goienetxea, Elkar, 2018
Okaztagarria irizten nien reality-en adikto bilakatu nintzen laster. ETC-literatura, saiakera Hitzontziak, Xabier Montoia, Susa, 2017
Itsu-itsuan eroriko dira teleikusleak; itsuago zelai-ikusle adiktoak. ETC-prentsa Berria, 2003-08-30
Ni ez naiz hobea, baina ez naiz monobolumenaren adiktoa bihurtu, ez nabil bigarren etxebizitza bat erosteko lehian, hain justu ere 300.000 euskaldunek gure mugetatik kanpo bigarren pisua erosten dutela telebistan entzun dudan egun honetan. ETC-prentsa Berria, 2004-08-31
Edan duzula, ez duzula edan, edo pina zukuaren adiktoa zarela erantzunda ere, nekez libratuko zara putz egitetik. ETC-prentsa Berria, 2004-12-01
Badira ere kontrako sintomak jasaten dituztenak: "lanerako adiktoak" deitutakoak. ETC-prentsa Argia, 2001-09-16
Une horretan aktibitate horrek eragin larria du adiktoaren eguneroko bizitzan, kontrola galtzen du eta jarduarekiko menpekotasuna garatzen du. ETC-prentsa Argia, 2002-09-15
Behin hasi, eta ezin geratu, artazien desfile militarraren adikto bihurtu dira. ETC-prentsa Bizkaiko Hitza, 2013-11-15
Ez zen mundu osoan hildakorik bat bera ere gertatu haren kontsumoagatik, ez zen adikto edo menpekorik deskubritu eta ez zen osasun ondorio txarrik antzeman. ETC-zientzia, zuzenbidea Irakurriz ikasi (2. argitalpena), Abel Camacho, UEU, 2001
Substantziaren mendeko edo adikto bihurtzen da pertsona, eta ezin da bizi substantzia hori kontsumitu gabe. ETC-zientzia, zuzenbidea Psikopatologia, Askoren artean, UEU, 2014
Gaur egun, berriz, gazteria adikto bihurtzea da helburu nagusia, doako dosiak eskainiz, kontsumitu ondoren, erosle berriak ziurtatuta dauzkate. ETC-entziklopedia Droga-trafiko, Wikipedia
Konpultsioz edaten zuen eta anfetak hartzen zituen erruz, adikto bihurtu zelarik. ETC-entziklopedia Johnny Cash, Wikipedia