Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

adbentista (corpusean ez dago; ETCn 54 agerraldi) izond/iz Jesukristo Lurrean bigarren aldiz agertuko dela sinesten duen doktrina erlijiosoa; doktrina horri dagokiona.

Geroago irakurri dut biztanleriaren %12k, Interneteko protesta-mugimendu bati jarraituz, erantzun zuela ez zela ez protestantea, ez katolikoa, ez musulmana, ez adbentista, ez budista, ez hinduista, ez animista, ez mormoia; Jedi zalduna baizik, Star Warsen bezala. ETC-literatura, saiakera   Tom hil da, Marie Darrieusecq (Karlos Zabala), Alberdania, 2008

Manueltxo Jimenez Zazpigarren Eguneko Adbentista hiperaktiboak argitu digu Castresanaren zakurrak zergatik desiratzen duen horrenbeste Gaizka San Justo. ETC-literatura, saiakera   Talatik tiroka, Markos Zapiain, Elkar, 2009

Zimbaweko Bulawayon jaioa, 1898 inguruan, misiolari adbentista baten semea. ETC-literatura, saiakera   Nelson Mandela, Maritxu Murua, Elkar, 2010

"Arrunt ongi oroitzen naiz hartaz" esan digu, bere aldetik, Abraham MacPherson artzain adbentista agurgarriak, berak zuzentzen baitzuen umezurztegia Olga Arellano Rosaura bertan izan zen urteetan. ETC-literatura, saiakera   Pantaleon eta bisitariak, Mario Vargas Llosa (Santi Leone), Elkar, 2011

Sekta (adbentista) bateko kide dela ere egotzi zioten, eta baita bere lanbiderako "ezgauza" dela ere. ETC-prentsa   Egunkaria, 2002-11-08

Kechkounen dagoen Garapenerako Agentzia Adbentistak bultzatzen duen beste erietxe batean, bestalde, 145 gaixo daude kala-azar gaitzarekin. ETC-prentsa   Berria, 2003-12-24

Joan zen astean, apaiz adbentista bat aske geratu zen, hamar urteko kartzela zigorra bete ostean. ETC-prentsa   Berria, 2006-12-14

Nork du arrazoi? Bataiatzaileen jainkoak? Katolikoenak? Musulmanenak? Adbentistenak? Nori sinetsi behar zaio? Ezin dute elkar hartu, ala? Baina zer-nolako jainkoa da ideiak aldatzen dituena! ETC-prentsa   Berria, 2007-10-20

Horietako batzuek osatu zuten gaur egun Zazpigarren Eguneko Adbentistak deitzen direnak. ETC-prentsa   Berria, 2009-11-22

Jehovaren lekukoak elkartea Charles Taze Russellek sortu zuen 1872an, hainbat taldetan -adbentistak barne- ibili eta gero. ETC-prentsa   Argia, 2006-05-07

Horien atzetik musulmanak, budistak, kristau ortodoxoak eta Zazpigarren eguneko eliza adbentista agertu ziren. ETC-entziklopedia   Euskal Herria, Wikipedia

Eskatologia kristauaren euren irakurketaren ondorioz, Zazpigarren Eguneko Eliza Adbentista irasi zuten. ETC-entziklopedia   Kristau eskatologia, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus