Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

abszesu (corpusean ez dago; ETCn 53 agerraldi) iz gorputzeko tokiren batean gertatutako zorne pilaketa.

Abszesu pelbiko batengatik ospitaleratu, eta larrialdiko ebakuntza egin zioten Habanan. ETC-prentsa   Berria, 2011-07-06

Itxura horixka eta opakoa duen isurkari bat da, zaurietan, abszesuetan eta ultzera infektatu edo handitu gaiztotuetan agertzen den likido-modukoa. ETC-prentsa   Argia, 2001-12-23

Bakterio enterikoak identifikatzeko kit-ak, esaterako, ez du balio abszesu batetik bakartutako koko gram-positibo bat identifikatzeko. ETC-zientzia, zuzenbidea   Mikroorganismoen biologia , Askoren artean, EHU, 2007

Hematoma eta abszesu epidurala bezalako konplikazioak arraroak baina oso larriak izaten dira. ETC-zientzia, zuzenbidea   Anestesiako eskuliburua, Askoren artean, EHU/UPV, 2016

Garuneko abszesu bat ikusten da lobulu frontalean, sinu frontalaren atzean. ETC-zientzia, zuzenbidea   Iktusa. Aro berri bat, Maite Martinez / Amaia Muñoz, EHU/UPV / UEU, 2018

Guruin hauek infekzioetarako joera azaltzen dute ehun linfatiko barreiatuaz baitaude gaineztaturik, eta abszesu perianalak edo fistulak sor ditzakete. ETC-zientzia, zuzenbidea   Giza histologia medikoa, Iker Badiola / Edurne Alonso, UPV/EHU / UEU, 2018

Abszesu eta kolitis fulminantean espektro zabaleko zain-barnetiko antibiotikoak eman behar dira. ETC-entziklopedia   Crohn gaitza, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus