Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Aldi berean, bareak janariaren hondakinak absorbitzen zituen; bertan, bilis beltz bihurtzen ziren eta gero hesteetatik kanporatzen ziren. ETC-literatura, saiakera Zientziaren Historia, A. C. Crombie (Koldo Morales), Pentsamenduaren Klasikoak, 2002
Aldiz, biltzaile eta ehiztari baketsuak (berdin, hain baketsuak ez ziren hainbat herri txiki ere) lurraren ertzetara bultzatuak izan ziren, non pixkanaka ezdeustu edo absorbituak izango ziren. ETC-literatura, saiakera Gauzen presentzia, Pablo Sastre, Elkar, 2007
Egia esan, koordinazioa baino areago, ez dakit elementuen autonomia ez den arrakastaren eragile, zeren, nire gogoa bularretan galduriko aurpegiak absorbitzen duen bitartean, badirudi behealdea bere kasa dabilela. ETC-literatura, saiakera 4x4 operazioa, Xabier Amuriza, Lanku, 2013
Euskadikoaren gisako ia monopolioko egoerak, non bezero bakar batek absorbitzen duen eta finantzatzen duen sektorearen ia produkzio guztia, kaltegarriak izan daitezke sektorearen garapenerako, batez ere erraztu egiten dutelako klientelismoa, dirigismoa eta manipulazioa. ETC-literatura, saiakera Jakin aldizkaria, 194_ 195 zbk., , 2013 - urtarrila_ apirila
Literatur merkatu europarrak ezin du jasan berrogeita hamar idazle lituaniarren luizia (eta lituaniarrak ere ezin du bi egile holandar baino gehiago absorbitu, esaterako), eta horregatik bat edo bi izango dira ongi etorriak, soilik. ETC-literatura, saiakera (Euskal) literaturaren alde (eta kontra), Iban Zaldua, Elkar, 2016
Frekuentzi handiagokoak dira mikrouhinak, infragorria eta ikusten den argia, eta gehiago absorbitzen ditugu (mikrouhinek gure ur molekulak berotzen dituzte). ETC-prentsa Berria, 2004-11-25
Nola ordain ditzakete etxe-jabeek eta negozio-gizonek beren zorrak baldin eta berogailurako, elektrizitaterako eta garraiorako kostuek beren errentak absorbitzen badituzte? ETC-prentsa Berria, 2008-04-20
Hots, eraikuntza nazionalaren ikuspegi super-estrukturalista eta hertsiegia, zeinak gehiegi absorbitzen baikaitu beste borroken kalterako, eta, azken finean, ezkerreko nazio eraikuntzarako. ETC-prentsa Egunkaria, 2001-07-24
Defentsa horiek energia gehiago absorbitzen dute, eta hobeto gaitzen eta segurtatzen dituzte atrakalekuak. ETC-prentsa Argia, 2003-01-19
Horregatik emanazio horien esposizio pean dauden pertsonek zigarro horietatik ateratzen den nikotina eta gainerako osagai kaltegarriak irentsi edo absorbitzen dituzte, horrek ekar ditzakeen kalte posible guztiekin. ETC-prentsa Berria, 2014-05-06
Izan ere, elikagaiak irentsi beharrean, kanpo-hormatik absorbitzen dituzte, forma disolbatuan, prokariotoetan eta onddoetan gertatzen den era berean. ETC-zientzia, zuzenbidea Mikroorganismoen biologia , Askoren artean, EHU, 2007
Sistema ekologikoak behar ditugu ekoizpen-prozesuan eta azken produktuen erabileran sortzen diren hondakinak berriro absorbitzeko. ETC-zientzia, zuzenbidea Lurraldea eta sozioekonomia, Askoren artean, UEU, 2012
Atmosferak aipatutako erradiazioa absorbitu egiten du, eta ondorioz, beroketa bat eta uhin-luzera luzeko erradiazioaren emisio bat eragiten du. ETC-zientzia, zuzenbidea Ingurugiroa: prozesuak eta kimika fisikoa, Juan E. Figueruelo / Martín Marino (Jacinto Iturbe), UEU, 2013
Ze da, da... eee... zulo bat bezala absorbitu egiten zaituena. ETC-zientzia, zuzenbidea Eromena, azpimemoria eta isiltasuna(k) idazten, Itxaso Martin Zapirain, EHU/UPV, 2017
Kontsumitzen diren ondasunak ekoizten diren azaleren arabera elkartzen dira: soroak, larreak, basoak, itsas ekoizleak, eraikitako lurrak, CO2 absorbitzen duten azalerak. ETC-entziklopedia Aztarna ekologiko, Wikipedia
Absorbitutako eta islatutako fotoien balantzeak determinatuko du metalaren txuritasuna nahiz gristasuna. Adibidez, zilarra, oso eroale den metala, txurienetakoa da. ETC-entziklopedia Lotura metaliko, Wikipedia