Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

angeluzorrotz (corpusean ez dago; ETCn 6 agerraldi) 1 izond irudi triangeluez mintzatuz, hiru angeluak zorrotzak dituena.

Gure ustez, horiek eta antzeko beste batzuk ere (angeluberdin, angeluzorrotz) erabiltzen diren arren, behe-mailetan erabiltzeko egokiak izanik ere -azalpena ematen baitute hitzean bertan-, guk geuk kultur errodun hitzak hobesten ditugu praktikan (errektangeluarra edo zuzena, ekiangelua, akutangelua), goi-mailarako egokiagoak direlakoan.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Zientzia eta teknikarako euskara. Zenbait hizkuntza-baliabide (II. argitalpena), Jazinto Iturbe, Martxel Ensunza, Jose Ramon Etxebarria, UEU, 2008

Horiez gain, hizkera orokorreko testuetan /angeluzuzen/, /angeluberdin/ eta /angeluzorrotz/ izenondoak erabiltzen dira sarri, eta egokiak dira.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Komunikazioa euskaraz ingeniaritzan, Jose Ramon Etxebarria Bilbao, UEU, 2014

Hipotenusaren medianak triangelu angeluzuzen eskalenoa bi triangelutan banatzen du: bata angelukamutsa eta bestea angeluzorrotza, kongruenteak ez baina baliokideak direnak. ETC-entziklopedia   Triangelu angeluzuzen, Wikipedia

2 hiruki angeluzorrotz (corpusean ez dago; ETCn 2 agerraldi)

Hiruki angeluzorrotza, hiruki zorrotza, triangelu angeluzorrotza edo triangelu zorrotza, hiru angeluak zorrotzak (90° baino txikiagoak) dituen hirukia da. ETC-entziklopedia   Hiruki angeluzorrotz, Wikipedia

3 triangelu angeluzorrotz (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Hiruki angeluzorrotza, hiruki zorrotza, triangelu angeluzorrotza edo triangelu zorrotza hiru angeluak zorrotzak (90° baino txikiagoak) dituen hirukia da. ETC-entziklopedia   Hiruki angeluzorrotz, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus