Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

azetil (corpusean ez dago; ETCn 314 agerraldi) 1 (hitz elkarketan lehen osagai gisa) azetiloaren forma laburtua. ik azetilo.

Bakterio askotan PHBa sintetizatzeko azetil koentzima A (azetil-coA) erabiltzen da eta lehen urrats batean azetoazetil-coA bihurtzen da eta produktu hau bai polimeroaren biosintesian zein bere degradazioan agertuko da.  ETC-prentsa   Berria, 2006-04-06

Azetil fosfatotik eta ADPtik abiaturik (biak 0,01 mol L-1-eko kontzentrazioan), zein da entzima bidez lor daitekeen ATParen kontzentrazio maximoa?  ETC-zientzia, zuzenbidea   Kimika fisikoa, Askoren artean, EHU, 2006

Erabil ezazu aipatu dugun estrategia fenoletik abiatuta 4-azetil-2-klorofenola sintetizatzeko.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Kimika organikoa, Askoren artean, EHU, 2008

II. faseko entzimen artean honako hauek daude: glukuronosil transferasak (UGTak), sulfotransferasak (STak), arilamina N-azetil transferasak (NAT1 eta NAT2), glutation S-transferasak (GSTak) eta metil transferasak (katekol O-metil transderasa, tiopurina S-metil transferasak eta zenbait N-metil transferasa).  ETC-zientzia, zuzenbidea   Oinarrizko farmakozinetikaren eskuliburua, Askoren artean, EHU, 2010

Peptidoglikano Mureina N-azetil-glukosaminaz eta N-azetil-muramikoz osatutako molekula da, 4 aminoazidoekin lotuta Zelula hormak bakterioa babesten du presio osmotikoaren aurrean.  ETC-entziklopedia   Bakterio, Wikipedia

Egitura kimikoari dagokionez, zetonak edo zeto azidoak dira, eta azetil-CoA da beren sorreran parte hartzen duen aitzindaria.  ETC-entziklopedia   Gorputz zetoniko, Wikipedia

Kimikoki aminoazukre bat da. Glukosaren bigarren karbonoko hidroxilo taldea (- OH) amina talde batek (- NH2) ordezkatu du eta ondoren honi Azetilazio azetil talde bat (- CO-CH3) gehitu zaio. ETC-entziklopedia   N-Azetilglukosamina, Wikipedia

2 azetil kloruro (corpusean ez dago; ETCn 10 agerraldi)

1853an Charles Gerhardtek sodioarekin eta azetil kloruroarekin nahastu zuen: azido azetilzalizikoa, baina ez zen merkaturatu.  ETC-prentsa   Berria, 2008-08-09

Orrialde-bazterrean dauden potentzial elektrostatikoaren mapetan bi muturretako adibideak ageri dira: azetil kloruroa eta azetamida. ETC-zientzia, zuzenbidea   Kimika organikoa, Askoren artean, EHU, 2008

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus