Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

azpimenu (corpusean ez dago; ETCn 25 agerraldi) iz menu baten azpiko menua.

Bada, Kontua aukerari sakatzen bazaio, azpimenu bat agertuko da, eta hor Pribatutasun ezarpenakaukeran klik egin behar da. ETC-prentsa   Berria, 2010-09-29

Atalen indizeak ere egokitu egin dituzte, eta azpimenuak jarri dituzte errazago nabigatzeko. ETC-prentsa   Berria, 2017-03-30

Ez du ia konfiguratuta egon behar, aukera-menuan preferentzia-azpimenu asko baitaude, zeinetan bufferra konfiguratu ahal den. ETC-zientzia, zuzenbidea   Ekoizpena eta errealizazioa, Arantza Gutierrez, UEU, 2001

Menu honek beste azpimenu batzuetara eramango gaitu. ETC-zientzia, zuzenbidea   R Commander eta datuen analisia, Paula Elosua / Juan Etxeberria, UEU, 2013

Bere helburua aplikazioaren usabilitatea edo erabiltzeko erreztasuna handitzea funtzio eta tresna nagusiak agerian ipinita menu eta azpimenu hierarkikoen arteko nabigazioa ekidinez. ETC-entziklopedia   Ribbon, Wikipedia

Hemen menu honetako sarrera bakoitzeko beste azpimenu bat dago, non banaketa bakoitzeko bertsio desberdinak ager daitezken, bezeroari aukeratzeko aukera emanez. ETC-entziklopedia   Sare abiatze, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus