Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Abereak direla-eta beko gorputz adarraren lehen zatiari izterrari hala deritzo: urdazpi, ahariazpi, azpiki, azpizun. ETC-literatura, saiakera Biziaren hiztegiaz, Txomin Peillen, Euskaltzaindia, 2008
Jaungoiko maitea!, goseak derrepente hilda egon behar dute!, eta zure arkume-azpikia auskalo nola ote dagoen honezkero, zeharo lehortua, baldinbetan, hainbeste itxaron eta gero. ETC-literatura, saiakera Denbora galduaren bila I. Swann-etik, Marcel Proust (Joxe Austin Arrieta), Alberdania-Elkar, 2010
Ez nuen hartu nahi ukan Jo-k utzi nahi zuen haragi partea, bainan azpiki puska bat eman zautan erranez bere etxolara gomitatzen gintuela, hiru euskaldunak, hor apaitru bat ona elkarrekin egiteko. ETC-literatura, saiakera Galerna, Piarres Trounday , Maiatz, 2012
Gainean, dozenaka eta prest, hostore-pateak eta haragi-terrinak, izokinak, lutxoak, amuarrainak, abakandoak, bildots azpikiak adarrezko eta zilarrezko heldulekuekin apainduta, erbi eta galeperrak, basurde lurruntsuak, errotarrien tamainako gaztak eta botilen armada osoak. ETC-literatura, saiakera Gauzak, George Perec (Itziar Diez de Ultzurrun), Igela, 2014
Baina, batean Regimbart athera berria zen; bertze batean jinen zen, behar bada; heren batean, bazen sei ilabete etzela ikusia; bertze nunbait manatua zuen, atzo, azpiki bat ebiakoitzeko. ETC-literatura, saiakera Maitasunaren ikasten, Gustave Flaubert (Jean Baptiste Orpustan), Maiatz, 2006