Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

azpikategorizazio (corpusean ez dago; ETCn 19 agerraldi) iz azpikategorizatzea.

Oinarriak eta tresna orokorrak garatzen dituzten neurrian horretan sentitzen dute behar handiena: Erreferentzia-corpus zabal, landu eta publiko bat, analizatzaile morfologiko, sintaktiko eta semantiko orokorrak eta horiek eraiki ahal izateko hainbat lan linguistiko sakon: euskararen sare semantikoa, aditzaren azpikategorizazio osoa... ETC-prentsa   Argia, 2000-10-22

Hauen tratamendu automatikoak azpikategorizazioa modu sistematikoan landuta izatea eskatzen du. ETC-zientzia, zuzenbidea   Morfologia konputazionala, Iñaki Alegria, Miriam Urkia , UEU, 2002

Aditzaren esanahiaren barruan haren azpikategorizazio sintaktikoa (aditza zein elementu sintaktikorekin edo zein 'argumenturekin' konbinatzen den) eta haren rol tematikoak daude (aditzaren eta haren argumentuen arteko erlazio semantikoak). ETC-zientzia, zuzenbidea   Hizkuntza eta hizkuntzalaritza: hastapenak, Askoren artean, EHU, 2010

(2004): Aditz-azpikategorizazioaren azterketa. ETC-zientzia, zuzenbidea   Euskal hizkuntzalaritzaren egungo zenbait ikerlerro, Askoren artean, UEU, 2014

Azpikategorizazioan (SUBCAT), sub jektuarekin kasua ergatiboa dela, ob jektuarena absolutiboa eta zehar ob jektuarena datiboa dela adierazten da. ETC-zientzia, zuzenbidea   I. Ikergazte Nazioarteko ikerketa euskaraz, Askoren artean, UEU, 2015

[...]) legeaz arituko naiz; bigarrenik, aditz-komunztadurarekin loturiko bi kasu aztertuko ditut (objektu plurala eta datiboa); ondoren, erlatibozko adizkien morfologiazko aldeak aipatuko ditut; bestetik, ezeztapenaren eta aditzaren arteko elkarreragina erakusten duten ezaugarriak izango ditut hizpide; azkenik, utziren erregimenaren eta azpikategorizazioaren aldaerak azalduko ditut. ETC-zientzia, zuzenbidea   Hire bordatxoan. Txipi Ormaetxea omenduz, Askoren artean, EHU/UPV, 2016

Azpikategorizazio hau, ordea, lan honen eremutik kanpo dago. ETC-zientzia, zuzenbidea   Ikergazte-2017-Giza zientziak eta Artea, Askoren artean, UEU, 2017

Hala, lexiko konputazional sendoko sarrerek informazio morfologikoa (kategoria/azpikategoria), sintaktikoa (adib. azpikategorizazioa) eta semantikoa (adibidez, hautapen-murriztapenak) izan ohi dute. ETC-entziklopedia   Lexiko, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus