Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aerostatiko 1 izond aerostatoen bidezko nabigazioari dagokiona.

1783ko iraileko lehenengo egunetan, bere liburutegia sutan kiskali eta handik bi urtera, zorabialdiak izan zituen Euler-ek, baina, hala eta guztiz ere, globo aerost... aerostatikoen mugimendua kalkulatzen aritu zen.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 421. orr.

Hainbeste maite zituen bidaia aerostatiko bat du ardatz eta Verne karakterizatu duten emozioa eta indarra ditu.  Berria - Harian   2005-03-24

2 baloi aerostatiko (corpusean ez dago; ETCn 47 agerraldi)

Baloi aerostatiko edo globo aerostatikoa forma gutxi gorabehera esfera esferikoa duen aerostato bat da, airean inguruak baino dentsitate eta pisu txikiagoa izateagatik flotatu egiten duen gailu bat alegia. ETC-entziklopedia   Baloi aerostatiko, Wikipedia

AEDko familia asmotsua, zira irazgaitzak elkarrekin josita egindako baloi aerostatiko batekin muga hegan igaro zuena, Estoniako senar-emazteak, gorputza antzarakoipez igurtzi eta Finlandiaraino igerian ehun kilometro egin zituztenak. ETC-literatura, saiakera   Errusiar diskoteka, Wladimir Kaminer (Mari Jose Kerejeta), Pasazaite, 2015

Izan ere, orain arte erdietsi ez dena, horregatik ez dela inoiz erdietsiko pentsatzeak, ez du inoiz asmo pragmatiko edo tekniko bat -esate baterako, baloi aerostatikoen bidez airean bidaiatzeko asmoa- bertan behera uztea zilegitzen. ETC-literatura, saiakera   Etika eta politika, Immanuel Kant (Josu Zabaleta), EHU, 2012

Atzo urtero Getxoko jazzaldia hastear dagoela iragartzen duen baloi aerostatikoa aireratzeko modurik ez zuten izan antolatzaileek. ETC-prentsa   Egunkaria, 2001-07-04

Eguzkitan konkortxoetako airea berotu egiten da, baloi aerostatiko baten gisan gora egiten du eta aire! paseora. ETC-prentsa   Argia, 2008-02-17

Bertzeak bertze, bi kamera ezarri nahi dituzte; bata ur azpikoa, kroskoari atxikia, eta bertzea, baloi aerostatiko bati lotua. ETC-prentsa   Berria, 2007-06-10

Eusko Jaurlaritza ospakizunak prestatzen ari da: baloi aerostatikoak, montgolfierrak alegia, izango ditugu hiriburuetako zeruetan Estatutua bere lekuan jartzeko, hor, goiko esferetan. ETC-prentsa   Berria, 2009-10-23

XIX. mendearen bukaeran hasi ziren lehen prototipoak, baloi aerostatikoetatik abiatuta. ETC-prentsa   Berria, 2010-02-13

Frantziako Alsazian, parke tematiko zahar baten gainean beste bat ireki behar du baloi aerostatikoen enpresa batek, Antoine de Saint-Exupéryren Printze Txikia pertsonaiari eskainia. ETC-prentsa   Berria, 2013-12-10

3 globo aerostatiko (corpusean ez dago; ETCn 73 agerraldi)

"Ni bezalakoa zara, harro egon naiteke zutaz", esango zion, bere globo aerostatiko itxurako margarita erraldoia zerurantz altxatuz, kaio, pikero eta albatros zaratatsuen artean, bere arroketako aterpetxe atzemanezinean, bere eguzkipeko ezkutalekuan. ETC-literatura, saiakera   Twist, Harkaitz Cano, Susa, 2011

Montgolfier markako zortzi globo aerostatiko izan zituen eta lokomotorez ibiltzen ziren tren txiki batzuk ere bai. ETC-literatura, saiakera   Gizajoen katalogoa, Joxean Agirre, Elkar, 2016

Lasta astun bati jaregin ondoren gezi bat bezain bizkor zeruratzen den globo aerostatiko bat bezala sentitu nintzen. ETC-literatura, saiakera   Elurte amaiezina, Agustin Fernandez Paz (Xabier Aranburu), Elkar, 2016

Haien buru gainean, zerutik eskegita bezala, globo aerostatiko bat, masoien apaingarriz betea. ETC-literatura, saiakera   Larrutik ordaindua, Joseba Lozano, Alberdania, 2018

Iragarkietako batean, globo aerostatiko bat agertu zen, sokek lurrera kateatuta eta otarre handiaren inguruan zintzilik lasta-zakuak. ETC-literatura, saiakera   Hariak, Yoseba Peña, Susa, 2018

Koloretako likidodun ontzi bihurri ñimiñoak, portzelanazko gizaki edo animaliak izan litezkeen figuratxoak, eta horror vacui haren erdian han-hemenka nabarmentzen diren globo aerostatikoen miniaturak. ETC-literatura, saiakera   Kabitu ezina, Aintzane Usandizaga, Elkar, 2019

Horixe gertatu zen Lapurdiko hiriburuan globo aerostatiko bat, hiru orduko betealdiaren ondotik, udaletxeko plazatik geldo bezain miresgarriro altxatzen hasi zenean. ETC-literatura, saiakera   Julien Vinsonen hegaldia, Patxi Zubizarreta, Alberdania, 2019

Energia garbia orain! zioen globo aerostatiko handi bat aireratu zuten han. ETC-prentsa   Egunkaria, 2002-02-08

Ordea, globo aerostatikoa zeruan handi, harro eta gizen ageri da beti, hori ez da ahazten. ETC-prentsa   Berria, 2003-07-18

Hori izango da aurtengo berrikuntza ikusgarrienetako bat eta, horretarako, globo aerostatiko bat ekarriko dute herrira. ETC-prentsa   Berria, 2006-08-05

Gesaltzako fanfarrea ere ibiliko da, kalerik kale, inguruak alaitzen, eta ausartenak globo aerostatikora igoko dira bitartean. ETC-prentsa   Berria, 2010-02-25

Airetiko lehen argazkiak globo aerostatiko batetik hartu ziren. ETC-zientzia, zuzenbidea   Arkeologiako eskuliburua, Askoren artean, EHU/UPV, 2019

Lehen aerodromoak baloi aerostatiko edo globo aerostatikoen hegaldietarako eraiki ziren. ETC-entziklopedia   Aerodromo, Wikipedia

Horixe da, hain zuzen "baloi aerostatiko" edo "globo aerostatikoen" kasua. ETC-entziklopedia   Arkimedesen printzipioa, Wikipedia

Dimentsio hauekin hobeto jabetu gaitezke kontuan hartzen badugu 2003 urtean globo aerostatiko bat hegaldatu zela La Vernan, barruan lau pertsona zituela. ETC-entziklopedia   La Verna, Wikipedia

1785 eta 1786 urteetan Norfolko Quantrell hiriaren ondoan zenbait globo aerostatiko aireratu zituzten, aeronautika aroa hasiz. ETC-entziklopedia   Norfolk, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus