Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

azkengabeko izlag azkenik gabekoa.

Haurrentzako pedagogia, eta geure buruarentzako pedagogia: geure buruari ikusarazteko bizimoduan aurrera egitea nola den jolasik, txirristalekurik eta kulunpiorik gabeko zigor isolamenduzko eta azkengabeko batera kondenatua izatea.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 157. orr.

Hona bizitzera ekarria zuenetik, haren ondoan pasaturiko beste gaurik ez zekien, gau minberatu, egonezin azkengabeko gauok baino.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 128. orr.

Sar zaitez eta eraman Harenganaino zure multiplizitatearen azkengabeko izaera ulertezina, Berak sinplifika dezan bere esentziaren singletasunean.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 36. orr.

Gelaren ilunean murgildurik, gauaren itsaso beltza urratzen zuen faro gisako hura ikustean, azkengabeko atsegina hartzen nuen.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 29. orr.

Eta, azkengabeko otoitzen aitzakiaz, alargunen ondasunak irensten dituzte. Epairik zorrotzena izango dute horrelako horiek.  Elizen arteko biblia   Mk 12,40

Etsiak jota nengoela, alegia, eta ez noski lehen aldiz: izan ere, azkengabeko gizon-bakartasun tristera kondenaturik ikusten nuen garai hartan neure burua, sekula santarako emakume baten irribarrearen graziaz gabetua, huraxe behar bainuen bizitzeko, haatik, airea legez.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 57. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus