Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
"Txooooo!" oihukatu zidan Santik, erdi haserre erdi harriduraz, beragandik azkenengoz urruntzen ikusi ninduenean. Jon Arretxe «Larunbatak», 2001 - 45. orr.
Halako irribarre etsi bat nabaritu nion azkenengoz begiratu nionean, kamainan etzan baino lehen. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 150. orr.
Eta azkenengoz margotu zuen, heriotzako ohean zetzala. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 61. orr.
Arbela baino gehiago marmola azaltzeko arriskua badut ere, hilerrira bueltatu beharra dut; azkenengoz, oraingoz. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 125. orr.
Azkenengoz Lucyrenean egon zenean eskorta bat baino ez zegoen. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 81. orr.
-Ez, lehenengo biderrez etorri naiz, eta azkenengoz. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 16. orr.
Barregarria gertatzen da niretzat zeuen andre edo gizonak benetan azkenengoz noiz maitatu zenituzten pentsatzen hastea, edota zeuen seme-alaben gorabeherekin nola kezkatzen zareten ikustea. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 13. orr.