Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

azerikume (corpusean ez dago; ETCn 21 agerraldi) 1 iz azeriaren umea.

Beste bi azerikumeak, Adargaitz eta Sasitrauka, aitamen hatzetarik ibiltzen ziren aspaldi honetan eta ohointza eta ihizian zeuden oihanean. ETC-literatura, saiakera   Gorrail azeria, Mixel Thicoipé, Maiatz, 2008

Azken hilabeteetan hazi eta heldu egin zen, azerikume bat azeri bihurtzen den bezain bat-batean. ETC-literatura, saiakera   Reckless - Harrizko haragia, Cornelia Funke (Aiora Jaka), Elkar, 2010

Aharra bitartean, azeri azaldu da azerikumeaETC-literatura, saiakera   Azken tranbiaren itzala, Jose Inazio Basterretxea, Elkar, 2011

Treadway goiz oheratu zen, eta lakioan azerikume bat harrapatzen zuela amets egin zuen. ETC-literatura, saiakera   Annabel, Kathleen Winter (Josu Zabaleta), Erein, 2013

Lau azerikume iletsuak labanarekin banan-banan akabatu eta leize-zulotik kanpora bota zituenetik, azeriaren mendekuaren zain zegoen aitona. ETC-literatura, saiakera   Hori da umorea, maisu!, Mo Yan (Aiora Jaka / Maialen Marin), Elkar, 2013

Etxean azerientzako kaiolak dauzkat, baina azerikumeentzat bakarrik balio dute, haiek erraz fio direlako. ETC-literatura, saiakera   Kometaren eraginpean, Jon Bilbao (Jon Alonso), Txalaparta, 2014

Azeri talde guztietan azeri zaharrak eta azerikumeak izaten dira. ETC-literatura, saiakera   Azeri-dantza, Mila Salterain, Txalaparta, 2017

Ikusten haut, oker ez banabil, umea ia artean, korrale ateraino goseak iristen azerikumeen antzera. ETC-literatura, saiakera   Odola oroi, Pablo Antoñana (Luis María Larrañaga), Pamiela, 2018

Isiltasuna nagusi den ingurune eder honetan, bat-batean azerikume bat gerturatu zaigu, gosez. ETC-prentsa   Berria, 2011-02-11

2 iz pertsona maltzurra. ik azeri 2.

MARIA LUISA.- Hara, niri ez etorri zurikeria merkeekin. Kendu behingoz maskara hori, ager dadila azpian dagoen azerikumeaETC-telebista   Dolce vita, Goenkale, 2002

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus