Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

azerbaijanera (corpusean ez dago; ETCn 72 agerraldi) iz Azerbaijanen eta inguruko zenbait eskualdetan mintzatzen den hizkuntza.

Azerbaijanera altaitar hizkuntza da, turkiar adarrekoa. ETC-entziklopedia   Azerbaijanera, Wikipedia

Hiztun kopuru handiena duten hiru hizkuntza nagusiak turkiera, azerbaijanera eta turkmenera dira. ETC-entziklopedia   Oghuz hizkuntzak, Wikipedia

Elkarrekiko ulermen maila handia dute turkieraren eta gainera oghuz hizkuntzen artean (azerbaijanera, turkmenera, qashqaiera, gagauzera). ETC-entziklopedia   Turkiera, Wikipedia

2011n 667.499 biztanle zituen, gehienak azerbaijandarrak, azerbaijaneraz mintzatzen direnak; gutxiengo kurduak, armeniarrak eta asiriar kristauak daude. ETC-entziklopedia   Urmia, Wikipedia

Azerbaijandarrei leporatu zizkieten haien kultura eta gizarte arazoak, eta askok azerbaijanera ikasteari uko egin eta errusiera hartu zuten bigarren hizkuntzatzat. ETC-prentsa   Berria, 2014-07-27

Bi ahizpek ama hizkuntza dute errusiera, eta baita azerbaijanera ere. ETC-prentsa   Berria, 2015-02-04

Zortzi lehengusu-lehengusinak haren inguruan batzen ziren, eta buruz ikasitako herri istorioak kontatzen zizkien, azerbaijanerazETC-prentsa   Berria, 2015-02-28

Baina egun, Baltikoko politika izan ote den pentsa liteke Kaspio ertzean: azerbaijanera alfabeto latinora aldatu zuten, eta bide eta turismo-seinale gehienak bertako hizkuntzan eta ingelesez daude. ETC-prentsa   Berria, 2016-07-10

Adibidez, Bakun (Azerbaijaneko hiriburuan), azerbaijaneraz ikasten duten haur azeriarrak gehiago identifikatzen dira azeriar identitatearekin errusieraz ikasten duten haur azeriarrak baino. ETC-zientzia, zuzenbidea   Gizarte-ezagutzaren garapena nerabezarora arte, Luixa Reizabal (arg.), UEU, 2007

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus