Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

azelerometro (corpusean ez dago; ETCn 67 agerraldi) iz azelerazioa neurtzen duen tresna.

Azelerometroa, adibidez, gure mugikorraren posizio eta mugimendua neurtzeko balio duen sentsorea da. ETC-literatura, saiakera   Jakin aldizkaria, 207 zbk., , 2015 - martxoa_ apirila

Telefonoa borobiltzeko, estatubatuarrek azelerometroarekin, GPS hargailuarekin eta Mini USB sarrerarekin hornitu dute. ETC-prentsa   Berria, 2009-11-18

Bestelako ezaugarri aipagarriak hiru ardatzeko azelerometroa, inguruko argia neurtzeko gai den sentsorea eta 3 megapixeleko kamera dira. ETC-prentsa   Berria, 2010-01-06

Zortzi hazbeteko pantaila dauka gailuak, eta touchpad kontrola eta azelerometroa jarri diote. ETC-prentsa   Berria, 2010-05-12

Telefono euskarrietan eta tabletetan, haiek dakartzaten sentsoreak erabiltzen dira -azelerometroa, giroskopioa, GPS, kamera, eta abar- eta erabiltzailearen aurrean modelo birtuala non gehitu zehazten da horrela, ingurura egokituta. ETC-prentsa   Berria, 2012-12-19

Hiru dimentsioko sistema konplexuagoek azelerometroak erabiltzen dituzte x, y eta z ardatzekiko mugimendua neurtzeko. ETC-zientzia, zuzenbidea   Kartografiako elementuak, Askoren artean, EHU, 2007

MEMSen aplikazio praktiko baten adibide bat da auto-istripuetan airbag-sistemak zabaltzeko baliatzen den azelerometroa (azelerazio-/dezelerazio-sentsorea). ETC-zientzia, zuzenbidea   Materialen zientzia eta ingeniaritza, Askoren artean, EHU, 2011

20 Deskriba ezazu era kualitatiboan nola egingo zenukeen it sasontzien azelerazioa neurtzeko azelerometro bat. ETC-zientzia, zuzenbidea   Fisika zientzialari eta ingeniarentzat 1, Askoren artean, EHU, 2012

Ertz finkoan mugimendu bat eragiten zaio probetari eszitagailu elektrodinamiko bat erabiliz, eta azelerometro batekin neurtzen da bertako azelerazioa. ETC-zientzia, zuzenbidea   Ikergazte-2019. Ingeniaritza eta Arkitektura, Askoren artean, UEU, 2019

Seinale akustikoak jasotzeko, transduktoreak erabiltzen dira, hala nola azelerometroak edo mikrofonoak. ETC-entziklopedia   Biosentsoreak eta bioseinaleak, Wikipedia

Gaur egun azelerometro baten antza dute eta elektronikoak dira. ETC-entziklopedia   Sismografo, Wikipedia

Talka azelerometroarekin neurtzen da. ETC-entziklopedia   Talka (fisika) , Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus