Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
azekia (corpusean ez dago; ETCn 4 agerraldi) iz batik bat labore sailak ureztatzeko erabiltzen den erretena.
Laborantza era berrietara moldatu da hemen ere -marka propioa aldarrikatzen duen piper sailak eta beste- baina duela mende bateko laborantzaren aztarnak ere ikusiko dituzue: artoa eta babarruna, lur sailen arteko azekiak, errotazio sistema... ETC-prentsa Argia, 2002-04-14
Orozkotik gertu, Gorbeiako parke naturalean eta Itxinako mendigunearen begiradapean, Bizkaiko pagorik handiena topatu daiteke: Azekietako pagoa. ETC-prentsa Bizkaiko Hitza, 2018-12-14
Mugimendu hauek erreka ugari sortu zituzten eta azekia bidez nekazaritzaren garapena etorri zen Kanto eskualde guztian, batez ere arrozarena. ETC-entziklopedia Arakawa ibaia, Wikipedia