Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Alde batera utz dezakegu Weberrek, geroago, pentsalari politiko militantea izanik, bere gustuak zituela, eta bizitzako azken urteetan ideal modura izan zuela bitariko gobernu tankera bat, zilegitasun demokratikoa buruzagi baten presentzia aktiboarekin uztartzen zuena, eta "demokrazia plebiszitario" izenez bataiatu zuena, demokrazia parlamentario "azefalotik" bereiztearren. ETC-literatura, saiakera Demokraziaren etorkizuna, Norberto Bobbio (Koldo Biguri), Pentsamenduaren Klasikoak, 2008
Pierre d'Aillyren Imago Mundi obrak deskubritu berri den eta guztiz zoriontsua den gizateria bati buruz hitz egiten du, "gens beatissima", pigmeoek, makrobioek eta azefaloek osatua. ETC-literatura, saiakera Tropiko tristeak, Claude Lévi-Strauss (Jon Alonso), Pentsamenduaren Klasikoak, 2009
Antolaketa politiko anarkikoa zela ere esatea badago: sultanarentzat Siba zen noski, beraren agintea ametitzen ez zutelako, eta europarrentzat ere 'desorden' hutsa zen, azefaloa zelako. ETC-literatura, saiakera Jakin aldizkaria, 207 zbk., , 2015 - martxoa_ apirila
Oraingo mugimendua azefaloa da: ez dago interlokutore bat: kalean dagoen mugimendu bat da, eta horrek oso gutxi kezkatzen ditu gizonak. ETC-prentsa Berria, 2019-07-30
Hasiera batean, ikergaia Mendebaldearentzat exotikoak ziren lurraldeetako giza komunitateak ziren, estaturik gabeko, primitibo, azefalo esan izan zaien horiek. ETC-zientzia, zuzenbidea Uztaro aldizkaria, 75 zbk., , UEU, 2010 - urria-abendua
Bi urte beranduago, Breuilek beste lau irudi gehiago aurkitu zituen: buruzagirik gabeko hiru bisonte azefalo, hartz oso bat, zehaztasun gutxiko bobido bat eta lerro-segida ulertezin bat. ETC-entziklopedia Euskal Herriko artea Paleolitoan, Wikipedia
1986-1991 urteen bitartean "Jendetzak" saila osatu zuen, berrogeita hamar-hirurogei irudi azefaloz osatua. ETC-entziklopedia Magdalena Abakanowicz, Wikipedia