Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
azartasun (corpusean ez dago; ETCn 3 agerraldi) iz arriskuen aurrean atzera egiten ez duenaren jokaera; azarri denaren nolakotasuna. ik ausartasun, ausardia.
Behorrek bidea leunki aukeratzen zuten ibilaldi ohiz kanpoko hartan; pottokoak, lehen baino tarte handiagoa utzita, aurretik zihoazen, lantzean behin begiratu egiten zutelarik haien azartasunerako onarpen eske. ETC-literatura, saiakera Sumendiaren azpian, Malcolm Lowry (Karlos del Olmo), Elkar, 2008
Eguzkiak iru bidar zirargiz edertu ebazan zeru zabaletatik itxas-ur urdiñak, eta iru bidar arrituta geratu zan Matxiñen azartasunari begira-begira, eta Turkoen lotsaria ez ikustearren gero arpegia ostendu euan. ETC-prentsa Berria, 2006-10-18