Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
azarkatu, azarka, azarkatzen (corpusean ez dago; ETCn 4 agerraldi) du ad asmatu.
Dedek gidatzen zuen kamioi burrunbaria gelditu eta gabeziaren ilunabarretik jazarri bi siluetekin solastatzeko astia azarkatu genuen. ETC-literatura, saiakera Boga boga, Itxaro Borda, Susa, 2012
Egia dela nire lanarentzat topaketa iragankor batzuk ukan ditudala emakumeekin, bezero batzuekin eta gau batez nire emazteak azarkatu ninduen. ETC-literatura, saiakera Arimen ohoina, Pierre Mestrot, Maiatz, 2013