Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

axolatsu (corpusean ez dago; ETCn 4 agerraldi) izond arduratsua.

Amodioak eta bata-bestearenganako elkartasun axolatsuak gintuzten hazten, ondokoen erramerranetarik urruntzen. ETC-literatura, saiakera   Jalgi hadi plazara, Itxaro Borda, Susa, 2007

Sukalde ondoko garbiketa-gelara joan, han botak jarri (Lily oso axolatsua baitzen bere sukaldeko zoruaren txukuntasunari zegozkion gauza guztiekin) eta irten egin zen. ETC-literatura, saiakera   Hilketa lokartua, Agatha Christie (Xaber Aristegieta), Igela, 2008

Haurrak bazekien aurpegi serio, axolatsu bat eskatzen ziola aitak, eta ikasia zuen horrelako jarrera erakusten ere, eta ez zitzaion axola, zeren halaxe baitziren gauzak, baina ez zen bere egiazko izateko modua. ETC-literatura, saiakera   Annabel, Kathleen Winter (Josu Zabaleta), Erein, 2013

Beaussire filosofia moraleko profesoreak estudio historiko axolatsua egin du alemanen gorrotoa frantsesenganako zergatik eta nola sortu den arakatzen. ETC-literatura, saiakera   Historia, arraza, nazioa, Joxe Azurmendi, Elkar, 2014

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus