Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

auzotartasun (corpusean ez dago; ETCn 331 agerraldi) 1 iz udal bateko erroldan izen emanda egotea.

Lurralde bertako zuzenbideak arautzen zituzten familia, auzotartasuna eta jabetza komunala. ETC-literatura, saiakera   Auzolanaren kultura, Jasone Mitxeltorena, Txalaparta, 2011

Argi dio proiektuak: "Administrazio auzotartasuna EAEko edozein udalerritan duen pertsona orok eskubidea du etxebizitza duina, egokia eta iristeko modukoa edukitzeko". ETC-prentsa   Berria, 2015-05-05

1592.ean, Hiribildua bi aitzakiaz baliatzen saiatu zen Erregimenduan sartzeko murriztapenak areagotzeko asmoz: auzotartasuna eta gaitasun ekonomikoa. ETC-zientzia, zuzenbidea   Uztaro aldizkaria, 47 zbk., , UEU, 2003 - urria-abendua

Hortaz, Hiztegi Batuko bigarren itzuliak aurrera egin ahala, beste lege-testu batzuetan erabilitako hitzak egokitu dira (auzotartasun/auzotasun, naziokotasun/naziotasun) . ETC-zientzia, zuzenbidea   Erregistro Zibilaren Legea eta Erregelamendua, (Aiora Aristondo, Anjel Lobera, Andres Urrutia, Esther Urrutia, IVAP/HAEEko Itzultzaile Zerbitzu Ofiziala), Deustuko Unibertsitatea, 2004

Informazioa txartel bidez ematen da, zera islatuz: egintza-emailearen izen-abizenak, egoera zibila, auzotartasuna, notarioaren datuak, egintzaren zenbakia, egintza mota, lekua eta data. ETC-zientzia, zuzenbidea   Oinordetza Zuzenbidea, Mikel Karrera, UPV/EHU, 2005

Eurak izan dira euskal izenak argitu dizkigutenak (bazkalekuak, fazeriak, iralekuak, kontzeju-jabaria, kanpoko auzotartasunak...). ETC-zientzia, zuzenbidea   Foru Lege Zibilak, (Begoña Landa, Gotzon Lobera, Andres Urrutia, Esther Urrutia, IVAP/HAEEko Itzultzaile Zerbitzu Ofiziala), Deustuko Unibertsitatea, 2005

2 auzotartasun zibil

Foru lege honetako xedapenak bikote egonkorrei aplikatuko zaizkie bikote egonkorreko kideetako batek gutxienez Nafarroako auzotartasun zibila baldin badu. ETC-zientzia, zuzenbidea   Bikote egonkorrentzako berdintasun juridikoari buruzko Foru Legea, , Nafarroako Parlamentua, 2000

Lotura puntu zibila auzotartasun zibilaren arabera erabakitzen da. ETC-zientzia, zuzenbidea   Alberto Atxabalen Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilaren fiskalitatea liburuaren aipamena, J.M. Aizeaga, Eleria / Eusko Ikaskuntza, 2002

Auzotartasun zibilak eratortzen du zuzenbide zibil erkidearen edo zuzenbide bereziaren nahiz foru-zuzenbidearen menpe egotea. ETC-zientzia, zuzenbidea   Kode Zibila, , IVAP/IZO, 2007

Foru zibil honi dagokionez, Gipuzkoako lurralde historikoan auzotartasun zibila eskuratu duen oro da gipuzkoar. ETC-zientzia, zuzenbidea   Gipuzkoako Foru Zibilari dagokionez Euskal Herriko Zuzenbide Zibilari buruzko Legearen aldaketa, , Eusko Legebiltzarra, 2010

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus