Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

autrigoi (corpusean ez dago; ETCn 151 agerraldi) iz antzinatean Euskal Herriko lurraldean bizi izan zen herri bateko kidea.

Autrigoiak tribu aurrehistoriko bat izan zen. Antzinako erromatarrek Hispania deitutako lurraldeko iparraldean aurkitu zuten tribuetako bat osatzen zuten. ETC-entziklopedia   Autrigoi, Wikipedia

Caro Barojak adierazi duen bezala, ez zen guztiz fin ibili leinuak eta zegozkien geografia-eremuak lotzean: ez du Gipuzkoaren mendebal karistiarra aipatzen eta Bizkaia soilik autrigoiekin identifikatzen du. ETC-literatura, saiakera   Dialektologiatik euskalkietara tradizioan gaindi, Iñaki Camino, Elkar, 2009

Eta bertakoen berri emateko, jende izenak, gens direlakoen deskribapenak ageri ditu: baskoiak, barduloak, karistiarrak, autrigoiakETC-literatura, saiakera   Jakin aldizkaria, 183/184 zbk., , 2011 - martxoa-ekaina

Batetik zeuden, autrigoiak gaur egungo Kantabrian, Burgosko eremu batzuetan eta Araba mendebaldean. ETC-literatura, saiakera   Lurraldea eta herria, Eneko Bidegain, Pamiela, 2018

Pliniok autrigoiak topatu omen zituen bertan eta garai batean euskararen eremuaren barruan zegoela dio askok. ETC-prentsa   Argia, 2000-05-14

Ez garaiezin, eta ez bakartua: erroldaturik egon ziren baskoiak, barduliarrak, autrigoiak, karistiarrak eta akitaniarrak. ETC-prentsa   Berria, 2013-06-04

Adibidez, entziklopedia hartu eta Iberoak ikasten nuen, baina han ere agertzen ziren autrigoiak, baskoiak... eta artikulu bakoitzera jotzen nuen horiek ere jasotzeko; han zegoenaren ikuspegi osoa jasotzen nuen. ETC-prentsa   Berria, 2015-12-17

Barduliarrak, karistiarrak eta autrigoiak ez ziren euskaldunak; eta, entzun, Nafarroa aldeko baskoiak ere ez!; nahiz eta hau aho txikiarekin esan zuten, jakina baita zein suminkorrak diren nafarrak. ETC-prentsa   Berria, 2015-09-24

Egia esan, nire interesik handiena gure herriko datuetan dago, eta erakusten didatena da, barduliar, karistiar eta autrigoiek tinko dirautela gure artean. ETC-prentsa   Berria, 2016-06-28

Lerroa ozeanoaren ipar kostaldean hasten da, hau da, haren mendebaldean autrigoiak geratzen diren mugan. ETC-zientzia, zuzenbidea   Wilhelm von Humboldt eta Euskal Herria, Iñaki Zabaleta Gorrotxategi, EHU/UPV, 2017

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus