Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Erpin batean autokontsumoa eta elikadura-burujabetzaren intuizioak. ETC-literatura, saiakera Ertzeko zatiak, Jon Sarasua, Argia, 2010
Harkaitz: Autokontsumo gogo-ase baten sintomak ere ematen dira... ETC-literatura, saiakera Zer da artea, Lev Tolstoi (Aritz Gorrotxategi), Meettok, 2013
Merkatutik elikatuko zen, autokontsumoa asko murriztuz. ETC-literatura, saiakera Baserri biziari eusteko lanak, Jose Anjel Aldai , Txalaparta, 2017
Autokontsumoari lotuta asko errepikatzen da galdera hori: 'Zertarako?'. ETC-literatura, saiakera Ekaitzaren zipriztinak, Miren Garate, Elkar, 2017
Garaiko feminista marxistek etxeko lanak jarri zituzten emakumearen zapalkuntza materialaren oinarrian, lan horiek autokontsumorako -eta ez merkataritza trukerako- ondasun eta zerbitzuak sortzen dituen lan mota gisa ulertuta hein handi batean. ETC-literatura, saiakera Jakin aldizkaria, 227_ 228 zbk., , 2018 - uztaila_ urria
Horrela, autokontsumora begirako nekazaritza egitera bultzatzen ditugu; eta, eguneko elikagaia ziurtatzean, hasi daitezela salmentarako lantzen. ETC-prentsa Egunkaria, 2002-03-14
Lizarraldeko ekoizpen ia osoa autokontsumorako erabiltzen da, Mendia errotako 3.400 bazkideen artean banatzen baita. ETC-prentsa Argia, 2004-11-28
Holandako kafetegi berezi horietan baimenduta dago marihuana erretzea eta baita autokontsumorako erostea ere. ETC-prentsa Argia, 2005-06-12
Ez da autokontsumoko jaialdi bat izango, emakumeek egindako kultura baloratzeko ekitaldia baizik. ETC-prentsa Berria, 2006-12-22
Laborantza Ganberakoek oraingoz ez dute erregai mota hori autokontsumoaz urrunago hedatzeko asmorik. ETC-prentsa Berria, 2006-06-06
Hala, hiru kilometroko babes gunean ez dago hegazti ustiategirik, baina 25 baserritan oiloak eta oilaskoak dituzte autokontsumorako. ETC-prentsa Berria, 2006-07-13
Gipuzkoako barazkigintzaren ekoizpena, kasu askotan, abeltzaintza jarduera nagusi daukaten baserrien osagarri da, batik bat autokontsumorako baratze eta fruta arbolekin. ETC-prentsa Berria, 2010-02-06
Energia berriztagarrien bidezko autokontsumoa zigortzea izan du ondorio, eta arautegi berria labirinto burokratiko bihurtzea, zirrikiturik gera ez dadin. ETC-prentsa Berria, 2015-10-14
Azkenaldian inguruko herri askotan sortu dira herri baratzeak autokontsumoa eta ekoizpen ekologikoa bultzatzeko: Gasteizen, Arrasaten, Etxalarren... ETC-prentsa Argia, 2014-08-03
Horrez gain, Kerexera gaztandegiko Felix Ajuriak elikagaien soberakinak erabiliz autokontsumorako baliabide energetikoa lortzeko aukeraren gainean ere jardun zuen. ETC-prentsa Goienkaria, 2015-03-13
Autokontsumoaren eta elikadura burujabetzaren aldeko deia egiten dut nik. ETC-prentsa Gipuzkoako Hitza, 2019-11-29
Baina protekzionismoak baserritarren interesari ere erantzuten zion, zeren bere produkzio osoa ez baitzegoen soilik autokontsumora bideratuta. ETC-zientzia, zuzenbidea Uztaro aldizkaria, 33 zbk., , UEU, 2000 - apirila-ekaina
Espainiako estatuari esleitutako ekoizpen-kuota, garai horretan ekoizten zuen esne-kantitatea baino milioi bat tona gutxiagokoa izan zen, eta autokontsumorako behar zuena baino bi milioi tona gutxiagokoa. ETC-zientzia, zuzenbidea Euskal Herriko ekonomia, Yolanda Jubeto, Mikel Zurbano, Solange Mariluz (arg.), UEU, 2002
Baina, autokontsumorako ekoitzi ordez, merkaturako ekoizten hasi naizenetik dena aldatu da goitik behera. ETC-zientzia, zuzenbidea Modernitate kapitalistari kritika: Weber, Frankfurteko Eskola, Habermas, Joseba Azkarraga, UEU, 2006
Aurretiko esperimentuetan hevinen espresioaren murrizpena substantziekiko menpekotasuna garatzeko funtsezko saguen garun atal batetan alkoholaren autokontsumoa handitzen duela ikusi dugulako. ETC-zientzia, zuzenbidea Ikergazte-2019. Osasun zientziak, Askoren artean, UEU, 2019
Produktuak herrialde garatuetan saltzeko erabiltzen dira, baita gutxiago garatuta dauden herrialdeen autokontsumorako. ETC-entziklopedia Abeltzaintza, Wikipedia
Harrapatutakoa autokontsumorako eta bertako merkaturako eta salmentarako erabili ohi da. ETC-entziklopedia Arrantza, Wikipedia
Autokontsumora bideratutako droga izatea (gehienez ere, administrazioko arau-haustea den jokabidea) eta horrekin trafikatzea (ZKren 368. artikuluaren arabera zigorgarria) bereizteko, kasu gehienetan zeharkako edo zantzuzko frogara jo behar da. ETC-entziklopedia Droga-trafiko, Wikipedia