Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Euskaldunak, bere lurrean jabe eta hegemoniko zenean, izendegi autodefentsibo bat garatu zuen. ETC-literatura, saiakera Euskararen isobarak, Pako Aristi, Erein, 2014
Hori gauzatzeko aukera txikiena ere errealista ez denean -eta horrela izan da ETAren historia osoan- bere diskurtsoa eldarnio bihurtzen zen, ezin baitzuen jarrera autodefentsiboa eta aldi berean autosuntsitzailea onartu, ezta ikusi ere. ETC-literatura, saiakera Zazpigarren heriotza, Juan Gorostidi, Erein, 2016
Gose-aingeruaren eldarnioa, nekea, gaixotasuna eta batez ere hatsaren kulunka, premiazko tresna autodefentsiboak dira, presoek daukaten guztia, biziraupen automatikoaren seinale. ETC-prentsa Argia, 2011-03-20
Batzuetan pentsamendua bihurtu da barrikadaren parte, eta sortu den euskal pentsamendua autodefentsiboa izan da maiz. ETC-prentsa Berria, 2017-03-05
Jokaera autodefentsiboa: banakoak, ihes egitea zaila denean, bere burua predarien zein espezie bereko kideen erasoetatik babesteko azaltzen dituen jokaera erasokorrak dira. ETC-zientzia, zuzenbidea Uztaro aldizkaria, 39 zbk., , UEU, 2001 - urria-abendua