Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

autobabestu, autobabes(tu), autobabesten (corpusean ez dago; ETCn 6 agerraldi) 1 da ad norbere burua babestu.

Jakina, ni ez naiz ez bertsolari, ez etnografo, ez dialektologo -autobabestu naiz, zirikada aurre-leunduz-. ETC-literatura, saiakera   Terra Sigillata, Joxe Austin Arrieta, Txalaparta, 2008

"Globalizazio horien aurkako erreakzio gisa -askotan munduko eskualdeen artean desberdintasunak sortzen dituzten globalizazioak, bestalde- uniformitateari gogor egiteko eta nortasuna ez galtzeko autobabestu nahia azaltzen da edonon. ETC-literatura, saiakera   Estatu etnozidaren kontra, Joxe Manuel Odriozola, Elkar, 2011

2 (era burutua izenondo gisa)

Eta familia mobilizazioaren garrantziaz ere entzungo ditugu analisiak: familia eta komunitate txiki trinko eta autobabestuak zonbien kontra armatu balira bezala. ETC-prentsa   Berria, 2016-11-10

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus