Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

autobabes (corpusean ez dago; ETCn 212 agerraldi) iz norbere buruaren babesa.

Ez luke nahi itxurak intelektua edo mezua estaltzerik, eta konturatzen da diskrezioaren lanketa erabili duela autobabeserakoETC-literatura, saiakera   Idazleen gorputzak, Eider Rodriguez, Susa, 2019

Oraindik etsituki salbatu nahi duzu agian, baina senaren, edo harrotasunaren, edo autobabesaren mailaren batean, edariari dion debozioak sakonago kolpatzen zaitu, baita modu pertsonalagoan ere. ETC-literatura, saiakera   Istorio bakarra, Julian Barnes (Aritz Gorrotxategi), Meetok, 2018

Ez zitzaidan bat ere kostatzen bertsio paraleloa garatzea ezen saiheskera hura (belarri ondo erneekin!, ulertu nahi nuen) autobabes subtil bati zegokiola, begirada direktoak sentiera grinatsuago bat sala zezan beldurrez. ETC-literatura, saiakera   Olatu bat kuartelen gainetik, Xabier Amuriza, Lanku, 2009

Hots, gizaberearen egoera bizi borrokan jada aspaldian oso abantailatsua dela, eta engoitik giza espeziearen arta, autobabeseko edo erasoko mekanismoei adina edo gehiago arteari, mitoei, musikari, dantzari dagoela adi. ETC-literatura, saiakera   Azken egunak Gandiagarekin, Joxe Azurmendi, Elkar, 2009

Bigarren udaltzainari, berriz, autobabeserako esprai batekin eraso egin ziotela diote berri agentziek, eta erasoaren ondoren molotov koktelak jaurti zituztela udaltzainen auto baten eta zenbait kutxazainen aurka. ETC-prentsa   Berria, 2006-11-12

Horrez gain, nahi duten emakumeei autobabeserako ikastaro bat ematen diete. ETC-prentsa   Berria, 2007-08-29

Halakorik pentsatzen duenak bere buruari galdetu beharko lioke zergatik ari diren Frantzia eta antzeko potentziak autobabes neurriak hartzen, beren kultura eta hizkuntza globalizaziotik salbatzearren. ETC-prentsa   Berria, 2010-04-11

Horren haritik jarraituko dutela gogorarazi du, eta ikasturte hasieran Autobabeserako EAEko Araua aurkezten hasi dira 688 ikastetxe publikoen zuzendarien aurrean. ETC-prentsa   Berria, 2011-09-16

Autobabes moduan jaio zen El Paso: helburua une hartan Espainian gertatzen ari ziren gauzarik interesgarrienak bideratzea zen. ETC-prentsa   Egunkaria, 2002-08-01

Ezaugarri horiek (langilearentzako izaera babeslea eta autobabes kolektiboa) Lan Zuzenbidea Zuzenbideko beste adar guztien aurrean bereizten dute, eta aplikazioan ere nabarmentzen dira. ETC-zientzia, zuzenbidea   Lan Zuzenbidearen iturriak, K. Gorostiaga, Eleria / Eusko Ikaskuntza, 2000

Edonola ere, autobabeserako erreakzioa dela ematen du. ETC-zientzia, zuzenbidea   Uztaro aldizkaria, 38 zbk., , UEU, 2001 - uztaila-iraila

Tice-ren arabera, autoestimu baxuko pertsonek autobabes-estrategiak erabiliko lituzkete autogoratze-estrategiak baino gehiago. ETC-zientzia, zuzenbidea   Uztaro aldizkaria, 41 zbk., , UEU, 2002 - apirila-ekaina

Pertsonek autobabesarekin edo familiak eskaintzen dizkien tresnekin ezin badituzte beren beharrizanak bete, orduan bakarrik jasoko lukete Estatuaren laguntza. ETC-zientzia, zuzenbidea   Desenpleguaren Erreforma globalizazio fenomenotik aztertuta, E. Terradillos, Eleria / Eusko Ikaskuntza, 2003

Agintariek autobabeseko talde edo milizien antolakuntza bultzatu zuten eta 200.000 gizon armatu zituzten, eta hori, kasu askotan, indarkeria areagotu zuen faktore bat izan zen. ETC-entziklopedia   Aljeriako historia, Wikipedia

Armadatik bananduriko autobabes militarrerako erakundea zen, batez ere gerra garaietarako sortua. ETC-entziklopedia   Sometent, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus