Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

austenita (corpusean ez dago; ETCn 122 agerraldi) iz burdinaren aldaera alotropikoa.

Altzairu eta burdinurtuaren kasuan, burdina karbonozko aleazioak izanik, hamaika egitura aurki daitezke: ferrita, zementita, perlita, austenita, martensita, troostita, sorbita, bainita, ledeburita, steadita eta grafitoa. ETC-zientzia, zuzenbidea   Eraikuntzako materialak, Nuria Monasterio, UEU, 2009

Ferritak transformazio polimorfikoa jasaten du eta aurpegietan zentratutako egitura kubikoko austenita edo (burdina bihurtzen da 912ºC-an (1.674ºF-an). ETC-zientzia, zuzenbidea   Materialen zientzia eta ingeniaritza, Askoren artean, EHU, 2011

Cu-ak FCC egituran jarraitzen du baina Fe/Co disoluzio solidoa ferritatik (BCC) austenitara (FCC) aldatu da. ETC-zientzia, zuzenbidea   Ikergazte-2017-Ingeniaritza eta Arkitektura, Askoren artean, UEU, 2017

Aipatzekoa da Merida et al.-ek neurtutako balioa austenita fasean neurtu dela, lagin estekiometriko honen TTM 200 K delako. ETC-zientzia, zuzenbidea   Ikergazte-2019. Zientziak eta Natura zientziak, Askoren artean, UEU, 2019

Tenplaketa altzairua austenita birsortzeko beste berotzen eta gero, gehienetan, uretan edo oliotan arin hozten burutzen da. ETC-entziklopedia   Altzairu, Wikipedia

Iragotu behar den metala puntu kritikoaren azpitik berotzen da, non aleazioaren fase kristalinoak (ferrita eta zementita) konbinatu egiten diren, austenita bihurtuz. ETC-entziklopedia   Iragotze, Wikipedia

Martensita karbonozko altzairuetan eratzen da, austenitaren hozte azkarraren (tenplaketaren) ondorioz. ETC-entziklopedia   Martensita, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus