Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
ausiabar (corpusean ez dago; ETCn 6 agerraldi) 1 iz kezka, buruhaustea.
Ausiabarra idazlearen buruan zegoela esan ohi zuen Margeriek. ETC-literatura, saiakera Sumendiaren azpian, Malcolm Lowry (Karlos del Olmo), Elkar, 2008
Berehala hartu du ausiabarrak. ETC-literatura, saiakera Apirila, Iñigo Aranbarri, Susa, 2014
2 iz suntsipena, nahasmena, hondamendia.
Ez dakit zergatik pizten duten beltzek horrelako ausiabarra ilearen inguruan. ETC-literatura, saiakera Amorruaren ume, Jim Thompson (Miel Anjel Elustondo), Igela, 2009
Erraz ulertzen da orain gogorik batere ez bazuen Espartaren aliatu bihurtzeko, batez ere buruzagi espartarren esanetara jartzeko, ausiabarraren ostean geratu zitzaizkion bere gudamutilen hondarrak. ETC-literatura, saiakera Hizkuntza nazioa estatua, Joxe Azurmendi, Elkar, 2017