Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aurreren (corpusean ez dago; ETCn 25 agerraldi) adlag aurrenik.

Baina berehala ekaitza sortu zen eta Kioskoek zailtasunez baina porturatzea lortzen zuten bitartean, aurreren zihoazen hiru atenastarrek aberiak izan zituzten eta itsasoak kiostarren hiri ondora jaurti zituen. ETC-literatura, saiakera   Peloponesoko gerraren historia II, Tuzidides (Josu Naberan), Pentsamenduaren Klasikoak, 2005

Lagunak inguruan, pixkatxo bat aurrerago, aurreren Xopén. ETC-literatura, saiakera   Jende desegokia, Gaizka Zabarte, Susa, 2015

Ohorezko erregionalean bost jardunaldi geratzen dira liga amaitzeko, eta joan den astean ibarreko hiru ordezkariek kale egin zuten liga ahalik eta aurreren amaitzeko egin beharreko lanean. ETC-prentsa   Goienkaria, 2010-04-30

Marcelo Bielsa anbizio handiko entrenatzailea da, eta sekula ez du ezkutatu Europako Ligan eta Espainiako Kopan lan bikaina egin arren, Ligan ere ahalik eta aurreren egon nahi zuela. ETC-prentsa   Berria, 2012-04-08

Badakite gogorra izango dela, baina ahal duten aurreren gelditu nahi dute. ETC-prentsa   Goienkaria, 2013-07-26

Gazte Akelarre bateko ekitaldi nagusian ahalik eta aurreren egotetik ahalik eta atzeren egotera pasatzen zarenean jabetzen zara, gaztea zarela, baina ez hainbeste. ETC-prentsa   Berria, 2017-04-18

Beraz, itzelezko garrantzia dauka, ondo eta erraz prozesatuko bada perpaus bat, aditza ahalbait aurreren erabiltzeak. ETC-zientzia, zuzenbidea   Uztaro aldizkaria, 45 zbk., , UEU, 2003 - apirila-ekaina

Gogoetatzat komeni da esatea zergatik ez dugun idazten Iztuetak liburu honetan eta beste idazle batzuek bezain erraz: aditza ahalik aurreren eta galdegaiarekin obsesionatu barik beti joan behar dela aditz gibelean. ETC-zientzia, zuzenbidea   Uztaro aldizkaria, 46 zbk., , UEU, 2003 - uztaila-iraila

Irisa, geruza baskularraren aurreren dagoen gunea da eta kristalinoaren aurrean diafragma uzkurkor bat eratzen du. ETC-zientzia, zuzenbidea   Giza histologia medikoa, Iker Badiola / Edurne Alonso, UPV/EHU / UEU, 2018

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus