Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zakurrak ere ez zuen aurrerakorik egin. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 142. orr.
Hainbeste predikutan erabilitako indarrak herriko jauntxoak kutsatu zituen, eta hantxe hasi omen zen -jarraitu esan beharko genuke, bi urteko gerrak eta hiru urteko deserriak egindako tartea kontuan hartuz- Kolonbiako kafearen aurrerako bidea. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 193. orr.
Hala, arazoak zituen herrialdeari bi irteera baino ez zitzaizkion geratu: doikuntza atzeragarri bat egin lehenbailehen, edo aurrerako ihesa, gero eta epe motzagoko zorrak metatuz. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 90. orr.
Herr Öchler eta frau Öchler, hala ginen jende aurrerako, hori zen ituna. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 312. orr.
Monasterioarekin batera, uhartea ere erakargarria zen, mende batzuk lehenago erromatarrek mundu parte hartan ezagutzen ez ziren gereziondoak ekarri zituztelako, Itsas Beltzak bustitzen dituen urrutiko lurraldetik, aurrerako asmo handirik gabe. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 78. orr.