Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aurrebista (corpusean ez dago; ETCn 103 agerraldi) iz aldez aurreko bista edo ikuspegia.

Nola ez zituen ezagutuko bada, derrepentean errekonozitu zituen-eta, pantailan agertu bezain laster, kasik aurrebista osoki kargatu baino lehen, artean orban lausoak baino ez zirela. ETC-literatura, saiakera   Azala erre, Danele Sarriugarte, Elkar, 2018

Nabarmentzeko prestakuntzen artean honako hauek: CMOS APS-H (x1.3) 10.1 megapixeleko sentsorea, hiru hazbeteko aurrebistadun pantaila (Live View deitu diote), hamar fotograma segundoko, ISO 50/6.400 sentikortasuna, sentsore garbiketa, CompactFlash eta SD/SDHC txartelak onartzen ditu. ETC-prentsa   Goienkaria, 2007-03-16

Ezkerraldean RSS jario zerrenda agertzen da, eta eskuman ikus daitezke jario bakoitzeko artikuluak, aurrebistarekin zein ez. ETC-prentsa   Berria, 2010-04-07

Gainera, sarreraren aurrebista eskaintzen du. ETC-prentsa   Berria, 2010-11-17

Horientzako askotariko aurrebistak nahiz kodeko hitz bereziak automatikoki betetzeko laguntzak dauzka, HTML, CSS eta PHP lengoaietarako. ETC-prentsa   Berria, 2013-04-17

Kanalen aurrebista-monitorean hainbat bideo-iturriren irteerak azaltzen dira, eta, etengabe, kamera bakoitzaren irteera erakusten dute, baita bideo-grabazioak, diapositiba-eskanerrak eta kanpo-iturriak ere. ETC-zientzia, zuzenbidea   Telebista produkzioa, Askoren artean, EHU, 2006

Erabili beharreko dirua murriztea da helburu nagusia etxe baten salmentan, edo negozio baten aurrebista hobetzerako orduan. ETC-entziklopedia   Barne-diseinua, Wikipedia

Prozesu hau azkartzeko asmoz, diseinatzaileek dedikaturiko chatboten diseinu tresnak erabil ditzakete, berehalako aurrebista, talde lanerako erraztasunak eta bideora esportatzea ahalbidetzen dutenak. ETC-entziklopedia   Chatbot, Wikipedia

Bertan enpresaren AutoCAD programa ospetsuaren doako web aurrebista bertsioa egin zuen. ETC-entziklopedia   Dona Sarkar, Wikipedia

2017ko abendura arte errefaktorizazioa garapen-taldearen ardatz nagusia bihurtu zen lehen aurrebista erabilgarria kaleratzeko. ETC-entziklopedia   Kdenlive, Wikipedia

Batzuetan, mezu hauek aukeratzerakoan (mezua ireki gabe) hauen aurrebista bat ikus dezakegu. ETC-entziklopedia   Posta elektroniko, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus