Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aurkaratze (corpusean ez dago; ETCn 389 agerraldi) iz ebazpen baten edo erabaki baten aurka helegitea jartzea.

Eta are tamalgarriagoa izanen omen litzateke -diosku Zakarias Bizkarra monsinoreak 1939an, prentsak kalean euskaraz egiteagatik isunduen zerrendak zekartzalarik- erratu hari beste erratu bat aurkaratzea, Espainiako aborigenen hizkuntzan mintzo dena ezin bailiteke izan espainiarra besterik. ETC-literatura, saiakera   Autopsiarako frogak, Koldo Izagirre, Susa, 2010

Medinak behartzeko borondatearen inguruan sortutako doktrina aurkaratzeaETC-literatura, saiakera   Legeen eta Jainko legegilearen Tratatua. Testuak, Francisco Suárez (Andres Urrutia), Jakin irakurgaiak, 2010

Muturreko aurkaratzea dago, hortaz, herri hark utzi zizkigun legeen ekitatearen eta ahalmen basati horren artean. ETC-literatura, saiakera   Legeen Tratatua, Jean Domat (Andres Urrutia), Jakin irakurgaiak, 2003

Inhibitoria, izatez, demandatuaren aurkaratze-ahalmena errazteko prozesu-erakundea da. ETC-zientzia, zuzenbidea   Prozedura Zibilaren Legearen zuzenketa, , IVAP/IZO, 2001

Alderdiko organoen erabakiak aurkaratzea, horiek legearen edo estatutuen aurkakotzat jotzeagatik. ETC-zientzia, zuzenbidea   Alderdi politikoei buruzko Lege Organikoa, (F. Javier Arrieta, Anjel Lobera, Andres Urrutia, Ester Urrutia ), Deustuko Unibertsitatea, 2002

Ildo beretik, kontsulten, gobernu-errekurtsoen eta epaiketa bidezko aurkaratzeen araubidea zehaztu da, egintza juridiko konplexu horretan bake epaileak dituen eginkizunak finkatuz. ETC-zientzia, zuzenbidea   Erregistro Zibilaren Legea eta Erregelamendua, (Aiora Aristondo, Anjel Lobera, Andres Urrutia, Esther Urrutia, IVAP/HAEEko Itzultzaile Zerbitzu Ofiziala), Deustuko Unibertsitatea, 2004

Aurkaratze horren ondorioz, errekurtsopeko xedapena edo ebazpena eten egingo da, baina auzitegiak, gehienez jota bost hilabeteko epean, etendura hori berretsi edo kenduko du. ETC-zientzia, zuzenbidea   Espainiako Konstituzioa (lehen argitalpena), (Euskaltzaindia, Deustuko Unibertsitateko Euskal Gaien Institutua), Deustuko Unibertsitatea, 2004

Aurkaratze hori hogeita lau orduko epean ebatzi beharko da. ETC-zientzia, zuzenbidea   Lan-arriskuen Prebentzioari buruzko Legea, , IVAP/IZO, 2006

Fase erkidea konkurtso-adierazpenarekin irekitzen da eta amaitzen da konkurtsoadministrazioaren txostena aurkeztu eta aurkaratze-epea igaro ondoren, edo inbentarioaren zein hartzekodunzerrendaren aurka aurkeztutakoak ebatzi ondoren. ETC-zientzia, zuzenbidea   Konkurtso Legea, , IVAP/IZO, 2006

Era berean, aurkaratzeetarako, organo arduraduntzat zein hartu behar den adieraziko da. ETC-zientzia, zuzenbidea   Herritarrek Zerbitzu Publikoetan Sarbide Elektronikoa izateari buruzko Legea, , IVAP/IZO, 2007

Hori dela eta, haien baliokidea den aurkaratze-araubide prozesal bat izan behar dute. ETC-zientzia, zuzenbidea   Konstituzio Auzitegiari buruzko eta Botere Judizialaren lege organikoak aldatzeari buruzkoa, , IVAP/IZO, 2010

Kasazio-interesa: Auzitegi Gorenean, Administrazioarekiko auzien arloan aurkaratzea jartzeko orain arte ezarritako 600.000 euroko gutxieneko bermea kendu da. ETC-entziklopedia   Epaiketa, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus