Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aukerakotasun (corpusean ez dago; ETCn 6 agerraldi) iz aukerako izatearen nolakotasuna.

Legeek berraztertze-errekurtsoaren ordezko prozedurak ezar ditzakete, beti ere aukerakotasuna bermatuz (107.2.2). ETC-zientzia, zuzenbidea   Administrazio zuzenbidea eta ekonomian esku-hartzeko teknikak, Iñigo Urrutia, UPV/EHU, 2010

Espainola nahitaezkoa izatea Espainiako Estatuko lurralde orotan, gainerako hizkuntzen ezagutza aukerakotasunean utziz (Abascalen erranetan, "elebitasuna aukera soila" izatea) eta erabilera zein bere lurralde-eremura mugatuz. ETC-zientzia, zuzenbidea   Uztaro aldizkaria, 76 zbk., , UEU, 2011 - urtarrila-martxoa

Legeak aurkezpenaren aukerakotasuna ezartzen du, aipatzen duenean igorpendatatik mugaegunera arte noiznahi "aurkez daitekeela" letra onarpenerako. ETC-zientzia, zuzenbidea   Balore-tituluak: kanbio-letra, txekea eta zor-agiria, Nerea Iraculis, Elena Leiñena, UPV/EHU, 2011

Iritzi batzuek metodologia aktibo hauen ezarpenaren aukerakotasuna aldarrikatzen dute, eta beste batzuek lan-metodo indibidualagoen formulak ere nahiago izaten dituzte. ETC-zientzia, zuzenbidea   Jose Ramon Etxebarria irakaslearen omenez, Askoren artean, UEU, 2018

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus