Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

audiometro (corpusean ez dago; ETCn 8 agerraldi) iz entzumena neurtzeko tresna.

Gaur egun, audientzia-azterketetan parte hartzen duten etxeetako telebistetan jarritako audiometroen bidez, pertsona bakoitzak telebistaren aurrean egiten duen erregistro jarraitua egiten da. ETC-entziklopedia   Audimetro, Wikipedia

Baina lehenengo audiometroak ipini zituztenean konturatu ziren ikusiena, alde handiarekin, El Precio Justo konkurtsoa zela. ETC-prentsa   Argia, 2004-11-28

Audiometroa, ohe puzgarria, latak mozteko labanak, baita intxaurretatik zukua ateratzeko gai diren gailu magikoak etxeratu barik nola izan bada zoriontsu! ETC-prentsa   Goienkaria, 2007-03-02

Irribarrez eta frantses dotorez alabari agindu dio borobil bat marrazteko, oin puntetan ibiltzeko, orpo gainean, audiometroaren kaskoak jantzi eta zaratak entzuten dituenean eskuineko eskua edo ezkerrekoa, dagokiona, altxatzeko. ETC-prentsa   Berria, 2013-06-09

Egia da eskapu egiteko aukerak erabat mugatuak direla eta audiometroa duen telebista piztuta edukitzearekin nahikoa dela zenbatekoaren portzentajeetan sartzeko. ETC-prentsa   Berria, 2014-12-27

Erantzuna audiometroan bilatu ohi da: hori omen da ikus-entzuleek nahi dutena. ETC-prentsa   Berria, 2019-01-15

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus