Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

audiometria (corpusean ez dago; ETCn 32 agerraldi) iz entzumena neurtzeko teknika.

Gure audiometriak entzumenaren maila bat adierazten du, baina gure aparatuak oso "traketsak" dira, eta gutxi gorabeherakoak. ETC-literatura, saiakera   Jakin aldizkaria, 137 zbk., , 2003 - uztaila-abuztua

Hau da, audiometria egin ondoren langileak entzumen galeraz jabetzen dira, eta, ondorioz, kalte-ordaina jasotzen dute. ETC-prentsa   Berria, 2005-10-26

Audiometria tonala: Kabina intsonorizatu batean sartu, eta soinu bat entzuten duen bakoitzean besoa altxatzeko eskatuko dio adituak erasandako pertsonari. ETC-prentsa   Berria, 2012-05-29

Zorabioak eragiten dituen kausa edo arrazoi zehatza jakiteko, medikuak hainbat proba diagnostiko egiteko agindu ohi dute: analisiak, elektrokardiogramak, tentsio arteriala neurtzea, audiometriak... ETC-prentsa   Berria, 2014-01-21

Ikerlariei iruditzen zaie orain arteko audiometria eta hurbilketa estatistikoek ez dutela kontuan hartu dimentsio subjektibo hori. ETC-prentsa   Berria, 2015-04-26

Audiometria, diagnostikoa eta audifonoa probatzeko aukera eskaintzen ditu Instituto Opticok. ETC-prentsa   Goienkaria, 2013-03-08

Diru laguntzen eredu berria dator, publizitatearen banaketaz hitz egiteko garaia da, audientzien neurketa tradizionaletan audiometria digitala txertatzeko modu egokiak eta propioak asmatzea erronken artean daude, eta abar. ETC-prentsa   Berria, 2019-01-17

Telebistaren kasuan dagoeneko martxan bazeuden ere lagin soziologiko zehatz baten portaerari buruzko benetako datuak jasotzen zituzten hardware eta software elementuen erabileran oinarritutako audiometria sistemak, eta azterketa soziologikoen metodologiaren ikuspegitik teleikusle aktiboei buruzko datuak hartzeko sistema egokiak zirela. ETC-entziklopedia   Euskal Herriko irratia, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus