Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Horretarako sortzen dena ahalik eta libreena eta atzigarriena egin behar da. ETC-literatura, saiakera Jakin aldizkaria, 214 zbk., , 2016 - maiatza_ ekaina
Izan ere, erlijioaren irakatsiak, irakatsi oro gisa, adimenari zuzentzen zaizkio, eta maila intelektualekoa dena guztiei atzigarri gerta dakieke. ETC-literatura, saiakera Morala eta erlijioaren bi iturriak, Henri Bergson (Xabier Mendiguren Bereziartu), Pentsamenduaren Klasikoak, 2002
Nahi izateen zehaztasun horrek gertakariak zuzen behatu eta interpretatzeko gaitasunean oinarriturik egon beharko luke, zeinak zuzenean atzigarri baitzaizkio bakoitzari halakoak ez diren gertakariei buruzko informazioa kritikaren galbahetik pasarazteko. ETC-literatura, saiakera Kapitalismoa, Sozialismoa, eta Demokrazia, Joseph A. Schumpeter (Xabier Mendiguren Bereziartu), Pentsamenduaren Klasikoak, 2002
Beste hitz batzuetan, neuropsikologo kognitibo gehienak gutxi arduratzen dira burmuineko kaltea zehazki kokatzeaz eta gehiago zentratzen dira zer prozesu, funtzio eta errepresentazio diren konputagarriak antzematen eta burmuineko kalte tipo desberdinen azpian dirauten atzigarri. ETC-literatura, saiakera Gogoaren elkartea, Marvin Minsky (Itziar Laka), Pentsamenduaren Klasikoak, 2009
Duela gutxi, hiriburu garrantzitsuenetako kaleak ere atzigarri jartzen hasi da: StreetView izena du zerbitzu horrek. ETC-prentsa Berria, 2009-04-01
Hau da, ordenagailu guztia sarean izatea, mahaigainetik hasi eta aplikazioetaraino, biltegiratzea barne; nabigatzaile baten beharrarekin bakarrik edonondik atzigarri izango da. ETC-prentsa Berria, 2012-10-03
Besteak beste, telefonoaren mahai gainetik musika zerrendetarako lasterbideak sortzeko aukera ematen du; aplikazioaren menuko ataka berri batetik azkeneko abestiak atzigarri edukitzea ere ahalbidetzen du. ETC-prentsa Berria, 2013-04-17
a) Erresistentzia-elkarketa hori zirkuitu batean A eta B puntuen bitartez konektatzen bada, elkarketako beste puntu guztiak elkarketaren barnekoak dira; hots, ez dira atzigarriak izango kanpotik. ETC-zientzia, zuzenbidea Zirkuitu elektriko eta elektronikoen oinarrizko analisia, Olatz Arbelaitz, Txelo Ruiz, UEU, 2001
Lehenengoak oztopoak ekiditeko balioko digu ikusgaitasuna adierazten baitu. public hitz erreserbatua jarri dugu lehendabizi, main metodoa atzigarri bihurtzeko. ETC-zientzia, zuzenbidea Softwarearen ingeniaritza: I. atala. Softwarearen garapenaren zenbait arlo, Jose Ramon Zubizarreta, UEU, 2006
Horrek B konputagailua zuzenean atzigarria duela atzemango du, eta dagokion txartelaren bidez igorriko dio datagrama. ETC-zientzia, zuzenbidea TCP/IP Sareak (3. argitaraldia), Jose M. Rivadeneyra, UEU, 2009
Denbora-informazio hori ordenagailu bidez atzigarria izan dadin, informazio linguistikoa era normalizatuan aurkeztu behar da. ETC-zientzia, zuzenbidea Hizkuntzalari euskaldunen III. topaketa, Askoren artean, UEU, 2019
Telebistan, konputagailuan, bideo-jokoan, mugikorrean eta softwarean atzigarri dagoen tresna da. ETC-entziklopedia Guraso-kontrol, Wikipedia
Makina batek eta berak atzigarria duen eta multicast bideratzea onartzen duen bideratzailearen arteko protokoloa da, makinak talde helburuanitzetan duen partehartzea jakinarazteko. ETC-entziklopedia IGMP, Wikipedia
Horrela, helbide publikoa duen gailu bat atzigarria da Internetera konektatutako beste edozein gailutatik. ETC-entziklopedia IP helbide, Wikipedia