Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

atzekari (corpusean ez dago; ETCn 11 agerraldi) iz beste elementu batekiko kokapenean atzean dagoena; aurrekari edo antezedentearen segidan datorrena.

Baina, ongi ezaguna da esakuneak logika formalean binaka doazela, eta bata bestean alda daitekeela aurrekaria eta atzekaria, subjektua eta predikatua, eta abar lekuz aldatuz. ETC-literatura, saiakera   Artikulu eta hitzaldien bilduma, Charles Sanders Peirce (Ibon Uribarri), Pentsamenduaren Klasikoak, 2005

Fisikariaren begietan, mundua gertakari sorta batera mugatzen da eta gertakari horiek soil-soilik, alde batetik hasierako gertakarien araberakoak dira eta, bestetik, atzekariak eta aurrekariak elkarlotzen dituzten legeen araberakoak. ETC-literatura, saiakera   Zientzia eta hipotesia, Henri Poincaré (Andoni Sarriegi), Pentsamenduaren Klasikoak, 2008

Hamabi dantzariak dira, eta aurrekari bat izaten dute aurrean eta atzekari bat atzean. ETC-prentsa   Nafarroako Hitza, 2014-01-31

Aurrekari baten (adierazpena, esanahia) eta atzekari baten (edukia, esanahia) arteko erlazioa da. ETC-zientzia, zuzenbidea   Jarduera matematikoa eredu dinamikoen laguntzaz, Aitzol Lasa, UEU, 2015

Goiko laringe nerbioak 4. arkuko eratorriak inerbatzen ditu eta laringe nerbio atzekariak 6. arkutik eratorririkoak. ETC-entziklopedia   Arnas aparatuaren enbrioi garapena, Wikipedia

Ezkerrera bideratzen diren zuntzek zintzur nerbio atzekaria sortuko dute eta honek aorta arkua behetik inguratuko du eta zintzurrestera bideratuko da atzealdetik. ETC-entziklopedia   Bronkio, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus