Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Lanpoa edo atuntxikia Scombridae familiako eta "Euthynnus", "Katsuwonus" eta "Sarda" generoetako itsas arrainen izen arrunta da. Atunen antz handia dute eta batzuk jangarriak dira.. ETC-entziklopedia Lanpo, Wikipedia
Lanpo bularpikarta ("Euthynnus alletteratus") edo soilik atuntxikia (beste espezie batzuekin batera) Scombridae familiako ur gaziko arraina da, Ozeano Atlantikoan, Mediterraneo itsasoan eta Itsaso Beltzan bizi dena. ETC-entziklopedia Lanpo bularpikart, Wikipedia
Lanpo haginzorrotza ("Sarda sarda") edo soilik atuntxikia (beste espezie batzuekin batera) Scombridae familiako ur gaziko arraina da, iparraldeko Ozeano Atlantikoan bizi dena. ETC-entziklopedia Lanpo haginzorrotz, Wikipedia
Lanpo sabelmarraduna ("Katsuwonus pelamis") edo soilik amia edo atuntxikia (beste espezie batzuekin batera) Scombridae familiako ur gaziko arraina da, mundu osoko itsaso eta ozeano epel eta tropikaletan bizi dena. ETC-entziklopedia Lanpo sabelmarradun, Wikipedia
Batik bat haiek erabili izan baitituzte 1985az geroztik horrelako aparailu jadanik legez kontrakoak atuntxikia harrapatzeko, eta, ondorioz, espezie hori urritu egin da Bizkaiko Golkoan. ETC-prentsa Argia, 2002-03-17
Espezieka, antxoaren harrapaketak %11,3 gehitu ziren; hegalaburrarenak eta atuntxikiarenak, aldiz, %60raino murriztu ziren. ETC-prentsa Argia, 2002-03-17
Atun izenarekin saltzen dituzten laten barruan, berriz, atuntxikia dago. ETC-prentsa Bizkaiko Hitza, 2018-11-30
Hegaluzearen ordez, atun gorria, moja, marraduna, atuntxikia, melba, lanpoa eta beste hainbeste. ETC-prentsa Berria, 2009-05-02