Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

atungorri (corpusean ez dago; ETCn 60 agerraldi) iz atun mota, bizkarralde urdinxka eta zilar koloreko sabelaldea duena (Thunnus thynnus). ik hegalabur.

Hegalaburra, zimarroia edo atungorria ("Thunnus thynnus") ur gazitan bizi den Scombridae familiako arrain urdin mota bat da, sukaldaritzat oso haintzat hartua. ETC-entziklopedia   Hegalabur, Wikipedia

Ezpata-arraina, marlina, arrain enperadorea, atungorria, albakora, marrazoa, bela-arrainak, eta abar harrapa ditzakegu arrantza mota honekin. ETC-entziklopedia   Itsas zabaleko arrantza, Wikipedia

Horrez gain, 1,9 milioi kilo atungorri harrapatu dituzte, iaz baino 200.000 kilo gutxiago. ETC-prentsa   Egunkaria, 2002-11-16

Batean zein bestean jaio izan, atungorriak (Thunnus thynnus) heldutasunera ailegatzean bere jaiotze-lekuetatik irten eta Atlantikorantz jotzen du, eta Mediterraneoan jaiotakoa izan nahiz Mexikoko Golkoan jaiotakoa izan, nahastu eta elkarrekin bizitzen dira ugalketarako adinera heldu arte. ETC-prentsa   Argia, 2008-10-19

Atungorriarekin ez al da antxoarekin bezala pasako? ETC-prentsa   Argia, 2010-02-21

Ezin dugu atungorririk hartzen ahal, batzuek gaizki jokatu eta dena suntsitu dutelako. ETC-prentsa   Argia, 2012-07-29

Besteak beste, sushi, sashimi eta atungorri eta izokina jango dute hara joaten direnak. ETC-prentsa   Goienkaria, 2009-01-23

Atungorriaren arraintza % 4-ez murriztua 2011n. ETC-prentsa   Herria, 2010-12-02

Atungorriaren harrapaketak ez dira hain txarrak izan Gipuzkoan eta Bizkaian, eta Lapurdin gora egin dute . ETC-prentsa   Berria, 2005-07-19

Lapurdiko arrantzaleek ez dute onartu atungorriaren komertzioaren debekua. ETC-prentsa   Berria, 2010-02-04

Atungorriaren kuota eskasa "erabateko desengainua" izan da Jaurlaritzarentzat . ETC-prentsa   Berria, 2014-11-18

Japoniarrek sashimi platera maite dute, eta atungorria omen barietaterik maitatuena. ETC-prentsa   Berria, 2015-05-31

Arrandegiak ez ezik, erosleak ere garaikoa du gustukoen, baita Arzak jatetxeak ere: "Azkenaldian, hegaluzea, zapoa eta legatza eraman ditu: orain, atungorria eta mendrezka erosten digu". ETC-prentsa   Berria, 2018-09-15

Aztik atungorriaren ugaritasun indizea landu du aurten ere . ETC-prentsa   Berria, 2019-07-11

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus