Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

atsolor (corpusean ez dago; ETCn 228 agerraldi) iz ume jaioberriaren eta haren amaren inguruan antolatutako festa.

Atsolorra (baita ere Atsolor, Atsolorreta, Atsobesta, Bateoa, Andraikustea, Andreikustea) garai batean Euskal Herrian egiten zen jaiotza-erritua zen. ETC-entziklopedia   Atsolorra, Wikipedia

Frantsesa hil zutenean atsolorra baldin bazen Farolan, 1883an jaiotako horrena edo lehenagokoren batena beharko zuen. ETC-literatura, saiakera   Hilen xarma, Patziku Perurena, Elkar, 2015

Goizetik haientzat ekitaldiak antolatu dituzte plazan, eta, eguerdian, Atsolorra egingo da udaletxean, aurten jaiotako haurrei harrera eginez. ETC-prentsa   Berria, 2013-09-27

Ereñotzun (Hernani, Gipuzkoa) atsolorra egin zuten apirilaren 29an, 2011n jaiotako haurrei auzoan ongi-etorria emanaz. ETC-prentsa   Argia, 2012-05-13

Atsolorra esaten zaio urtean zehar jaiotako haurrei harrera egiteko ohitura horri, eta eliza katolikoaren bataioaren ezarpenaren aurretik Euskal Herrian . ETC-prentsa   Goienkaria, 2015-07-10

Atsolor festa eremu batzuetan XX. menderaino iritsi zen: amak, haurra izan ostean, inguruko baserrietako andreak gonbidatzen zituen arratsalde batez, haurra auzoan aurkezteko. ETC-prentsa   Berria, 2016-03-22

Haurra jaiotakoan, atsolorra egiten zuten: emakume haren etxean biltzen ziren auzoko etxeetatik emakume bana. ETC-prentsa   Argia, 2016-03-06

Atsolorra bizian ezagutu zenuen. ETC-prentsa   Argia, 2019-01-27

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus