Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aerosorgailu iz haizearen indarraz baliatzen den elektrizitate sorgailua.

Gamesa Eolica enpresak 28 aerosorgailu jarriko ditu Siziliako Carlentini parke eolikoan, Italian Vento Power Corporation (IVPC) enpresarekin lortutako akordioari esker.  Berria - Ekonomia   2004-04-29

Parke eolikoko aerosorgailuak bezperan Otsabiotik baino askoz handiago ikusi genituen.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 88. orr.

Agian, etorkizunean normal-normala irudituko zaigu teilatuetara begiratu eta aerosorgailuak martxan ikustea.  Berria - Gaiak   2004-07-08

Itsasoko parke eolikoek lurrekoek baino kalte txikiagoa eragiten dute erakunde ekologistaren arabera: "Aerosorgailuek zarata egiten dute, eta, gainera, ezin da haien inguruan ezer eraiki".  Berria - Gaiak   2004-03-09

Proiektua gauzatzen badute, Orduntekoa izango da Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako parke eolikorik handiena: mendilerroko12 kilometroko ibilbidean 60 aerosorgailu ipini nahi dituzte, 45 eta 65 metro arteko garaierakoak.  Berria - Euskal Herria   2004-05-11

Aerosorgailuen kanpoaldeko pareta kurbatu zurietan jendeak utzitako idatzizko arrastoak zeuden: ETAren aldeko zein aurkako aldarrikapenak, maitasun aitormenak, lizunkeria gordinak...  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 107. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus