Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Idatzi zion gutunean atsekabez mintzo zen. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 109. orr.
Eta bihotza itxi egiten da, baina ez atsekabez ez minez. Felipe Juaristi «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 53. orr.
Amaren besoetara itzultzen dute Haurra, Semetxoari zerion odola Amak atsekabez ikusten zuelarik. Patxi Altuna «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 151. orr.
-Zuen hildakoetako bat al da hori? -galdetu zuen On Camillok, atsekabez. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 159. orr.
-Ez -esan zuen atsekabez-, horrelakorik ez dut ezagutzen. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 83. orr.
Ez zuen ondo lo egin, atsekabez. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 86. orr.
Pippinek atsekabez begiratu zien opil ttipiari eta (bere ustez) inola ere nahikoa ez zen gurin-xafla ziztrinari. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 91. orr.
Egin behar duzuen bidaia horretan zoritxarren bat gertatuko balitzaio, hilobira bidaliko zenukete, atsekabez, agure ileurdin hau. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 120. orr.
Mundu helenikoa atsekabez jabetu zen erlijiozko hutsunea ari zela pairatzen. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 232. orr.
Rosik burua atsekabez higitu zuen: "Moskovics gaixoa", eta denak gentozen berarekin bat. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 116. orr.
atsekabearen atsekabez (6); atsekabez betea (4); atsekabez beterik (8); atsekabez betetzen (4); atsekabez bizi (3); atsekabez hil (3)