Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

atseginez adlag gozoro, gogara, gustura.

Lehen sailekoak maizago eta ugariago bigarrenak baino, baina laneko irakurketa horiek ere atseginez egin ohi ditut: gauza ederra da gero gustuko ogibidea izatea.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 42. orr.

-Jaits ezazu eskua -esan zuen goxo zerbitzuburuak eta adiadi aztertu zuen geltokiko buruaren lanjantziaren jaka, usokakaz betea, botoi bakarrari begira gelditu zen atseginez bezala, geltokiko buruaren inguruan ibili zen bueltanbueltan galtza zerrituei so.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 56. orr.

Laurehun sestertzio jarri dituenak obra egiteko, beste ehun jarri behar baditu ere, atseginez jarriko ditu bukatzeko itxaropenik baldin badu.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4610. orr.

Pentsatu bezala, atseginez erakutsi zidaten bidea terrazan eserita zeuden gizon batzuek, gaztelaniaz egiten bazuten ere.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 456. orr.

Akatsik gabea izateak akasgabetasun hori beste onurarik ez din ekarriko, eta beraz hori ez dun harrotasunez eta, are gutxiago, atseginez bizitzeko aitzakia izango.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 86. orr.

Gizonak atseginez hartu zuen ezizenaren kontua, ez hainbeste esanahiarengatik, izen bat edukitzea aurrerapena iruditzen zitzaiolako baizik.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 147. orr.

Margaritak eta haren anaiek aldi bat han igarotzeko gaia aipatu zen, eta mutil eta neska zaharrek atseginez hartu zuten ideia hura.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 150. orr.

Baina aldi guziz atseginez aditzen du berriz.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 31. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus