Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
atseginetan adlag gozoro, gogara, gustura.
Guk atseginetan gozatu nahi dugu eta aberats izan, laburra eta tristea baita gure bizitza, eta azkena iristean, ez dago ihesbiderik. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 912. orr.
Pobretasuna zerbait bakana da, gizaki orok gutxiesten duena, ez baita atseginetan bizi direnen munduan aurkitzen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 913. orr.
Zentzugabeari ez dagokio atseginetan bizitzea, are gutxiago menpekoei printzeei agintzea. Elizen arteko biblia EsZ 19,10
Ez baitu zintzo bete emandako hitza, mahai-zapi gainean ez-jatekoa alegia eta erreginarekin atseginetan ez-egotekoa, eta honek bere ondoren dakarren gainerakoa. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 58. orr.