Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

atseginerako adlag atsegin emateko.

Hau ipurdi zoragarria! Atseginerako egina zaude.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 15. orr.

Erpinean orratz zizelkatu bat zeukan, eta jaiegunetan bandera gorria jartzen zuten hor, gaixoen atseginerako.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 181. orr.

Hura entzunda, ene anaia txikiak bere ahizpa txikiarekin ezkontzeko prestutasun osoa erakutsi zian eta, bestelako atzerapenik gabe, gure gorputzak batu egin zituan senide txikien eta guztion atseginerako.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 64. orr.

Haren iritziz, komisarioak Mari bere atseginerako erabili zuen, soilki, herriko beste edozein neskarekin egiten ahal zuen bezala.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 168. orr.

Irudi artistikoak iradokitzen du irudiaren atseginerako guztiz beharrezkoa dela estetika bat, estetika baten hasi-masiak baizik ez badira ere, edo arteari buruzko, haren produkzioari eta helburuari buruzko jakintza bat.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 289. orr.

Gero, gure atseginerako, nor edo nor ahalegindu den ekintza irudikatzean izaten dugun Poztasuna deitzen dut Gorespena; eta besteen ekintza bat arbuiatzean izaten dugun Tristura, berriz, Gaitzespena.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 289. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

zure atseginerako (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus