Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

atseginekin adlag gozoro, gogara, gustura.

Baina hartuko dizut atseginekin ene girgilen gordetzeko.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 303. orr.

Dominiquek atseginekin behatu zion bere armaren giderrari, eta beste bien ildotik abiatu zen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 271. orr.

Atseginekin hartzen du Sophie-k agertzen dion interesa, nahiz ez den harritzen.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 105. orr.

Burua handi joan nintzen lanera, irratian entzuten nituela eskualdeko kirol emaitzak eta atseginekin jakin nuen gure taldeak irabazi zuela.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 135. orr.

Xaramelak Belokeko abade etxean eskaini dituen kontzertuen kalitatea ere ongi sentitua izan dela atseginekin jakin dute biltzarkidek.  Herria   2001-06-14

Agian, adiskide maitea, atseginekin irakurriko dituzu orrialde hauek, bihotzetik zuri eskainiak, oroitzapenak ez diten gal.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 6. orr.

Azpilkueta izan zen beraz Orreagako kalonje eta, atseginekin entzun zuen bere izen hori, baina ez zen luzaz bizi izan mendiarte horretan: doi-doia han egon nobiziaduko urte hartan eta, tarteka, agerraldi bat edo beste egin.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 17. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus